Erdi Aroko Azoka izango da Orbe Kardinala plazan asteburu honetan

19.04.18
Kultura eta Gazteria

Datorren apirilaren 23an, astelehena, Gaztela Leongo Eguna ospatzen da, eta horren harira, herriko Kultur Zentroak ekimen ezberdinak antolatu ditu datozen egunetarako.

Aurreko urteetako tradizioari jarraiki, elkarteak Erdi Aroko Azokaren edizio berri bat antolatu du. Aurtengoan Orbe Kardinala plazan izango da apirilaren 20, 21 eta 22an. Hiru egun horietan zehar, dozenaka ekitaldi burutuko dira herriko kaleetan. Programazioa ostiralean 17:30etik aurrera hasiko da, haurrentzako jolas gunea zabaltzearekin batera.

Asteburuko programazioa honakoa izango da:

  • Ostirala, apirilak 20
    • 17:30: Haurrentzako gunearen irekiera
    • 18:00: Inaugurazio kalejira
    • 19:00: Musika animazioa
    • 20:30: Kalejira
    • 21:30: Su ikuskizuna
  • Larunbata, apirilak 21
    • 11:00: Azokaren irekiera
    • 11:30: Kalejira
    • 13:00: Musika animazioa
    • 17:00: Kalejira
    • 19:00: Sabel dantza erakustaldia
    • 20:00: Musika animazioa
    • 22:00: Su ikuskizuna
  • Igandea, apirilak 22
    • 11:00: Azokaren irekiera
    • 11:30: Kalejira
    • 13:00: Musika animazioa
    • 17:00: Kalejira
    • 19:00: Sabel dantza erakustaldia
    • 19:30: Musika animazioa
    • 22:00: Su ikuskizuna

Programan jasotzen denaz gain, artisau tailerrak ikusi ahalko dira egun osoan zehar, eta haurrentzako gunea ere azokak irauten duen denbora berean egongo da zabalik.

Erdi Aroko Azokako kartela

Bestalde, oraindik ikusgai dago Álex de la Huertaren Bicikletas erakusketa Lobiano Kulturgunean. 30. hamarkadatik gaur egunera arte bizikletak izan duen garapena azaltzen du erakusketak. 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita egunero, apirilaren 29a arte, igandea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz