Literatur topaketa Txabi Arnalekin

19.04.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak liburuak eta beren idazleak eskoletako ikaslegoari hurbiltzeko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Urteroko topaketa hauen helburua liburuen autoreak irakurleengana hurbiltzea eta, horri esker, irakurzaletasuna sustatzea da.

Hurrengo literatur topaketa ostiral honetan izango da, apirilak 20, Txabi Arnal idazle ermuarraren eskutik. Kroa-kroa! Kroaziako printzesa liburuaren autorea da Arnal, eta bere lanaren eta bizipenen inguruko kontuak partekatuko ditu Ongarai Eskolako 4. mailako ikasleekin.

Topaketa hauek liburutegiak koordinatzen ditu eskolekin batera, eta argitaletxeen laguntzarekin antolatzen dira. Jarduera horri etekinik handiena atera ahal izateko, aurrez liburua gelan irakurtzea eta lantzea komeni da. Behin lan hori eginda, emaitza onak lortzen dira, aurreko edizioetan jaso diren gogobetetze inkestek erakusten duten moduan; izan ere, 10etik 9ko batezbesteko puntuazioa eskuratu du ekimenak.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"