Haurreskolak izena emateko epea zabalduko du
Irailean, urrian eta azaroan Haurreskolan joaten hasi nahi duten umeen familientzat izena emateko epea zabalduko da datorren astelehenean, apirilak 30.
2017an eta 2018an jaiotako neska-mutilen guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko edozein zentrotan eskatu dezakete plaza. Ermuan Iparragirre kaleko 15. Zenbakian kokatzen da eskola.
Eskaerak entregatzeko epea maiatzaren 11n, ostirala, amaituko da, eta ekainaren 15ean argitaratuko dira behin-behineko zerrendak. Erreklamazio eta zuzenketa epea amaitzean, uztailaren 12an izango dira eskuragarri onartuen behin-betiko zerrendak.
Apirilaren 11tik aurrera jaiotako umeen kasuan, maiatzaren 11tik aurrera aurkeztu ahalko dira eskaerak Haurreskoletan bertan, bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean. Eskaera horiek behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira.
Ekainaren 30etik aurrera Haurreskolan aurkezten diren eskaerak behin betiko zerrendak argitaratu ostean kudeatuko dira, adin tarte horretarako tokiak baldin badaude.
Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu Haurreskolen webgunea.
Lotutako albisteak
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako