Zozketak eta opariak izango ‘Liburuaren Egunean’‘
Udal Liburutegiak bere erabiltzaileekin ospatu nahi du, apirilak 23an ospatzen dugun, ‘Liburuaren Eguna’, eta egunean zehar mailegu zerbitzua erabiltzen dutenen artean liburuak eta Antzokian izando diren ikuskizunetarako sarrerak zozketatuko ditu. Horrez gain, beste oparitxoren bat edo beste ere egongo da gaurkoan udal Liburutegian.
Aitor Arana autorea Anaitasunako ikasleekin bilduko da
Bestalde, ikastetxeetako ikasleei liburuak eta euren egileak hurbiltzeko ekimenen programak aurrera jarraitzen du. Gaur Aitor Arana, idazlea Anaitasuna Ikastolara joango da “Gaueko ortzadarra” (Ibaizabal) liburua Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleriarekin partekatzeko.
Topaketa hauek urtero antolatzen ditu Liburutegiak ikastetxeekin adostuta eta argitaletxeen laguntzari esker. Helburua liburuaren egileen hurbiltasunaren eta bizipenen bidez irakurzaletasuna sustatzea.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez