Funambulista kantautorea Ermuan izango dugu ostiral honetan

25.04.18
Ermua Antzokia

Diego Canteroren musika ibilbidea adin nagusitasunera iritsi bezain laster hasi zen, bakarlari gisa musika jaialdi eta lehiaketetan sariak eskuratzen hasi zenean. 2008an hartu zuen Funambulista izena, duela urte askotik errealitatea zena adierazteko helburuarekin. Horrela, bakarlari gisa aritu ostean, talde sendo eta egonkorra osatu zuen, eta sortzailearen ezaugarri bereizgarriak dituen pop talde baten arima bihurtu zen.

Bere melodia propioak sortzeaz gain, Funambulistak Malú eta Raphael bezalako artistentzat abestiak konposatu ditu, eta Dani Martin eta David Otero artistekin batera kantuak sortu ditu. Autore gisa egindako lanak telebistan, zineman eta publizitatean agertu dira, eta bere diskoak nahiz beste hainbat talderenak ekoiztu ditu.

Kantautore murtziarra ostiral honetan izango dugu estreinakoz Ermua Antzokian, kontzertu akustikoan. Ya verás, Quiero que vuelvas eta Quédate bezalako abesti arrakastatsuak aurkeztuko ditu bertan.

Kontzertua 22:15ean hasiko da, eta sarrerak salgai daude 12 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Girotzen hasteko, Funambulistaren abestirik ezagunenetako bat uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako