Innpulso Sareko Alkate Berritzaileen III. Topaketan parte hartuko du Ermuak

25.04.18
Erakundea

34 herri eta hiritako ordezkari bilduko dira gaur asteazkena, apirilak 25, Malagako Greencities Azokaren barnean izango den Alkate Berritzaileen III. Topaketan.

Innpulso Sareak Malagako Udalarekin elkarlanean antolatu du bilkura honen hirugarren edizioa. Horren helburu nagusia sareko hiri bakoitzak hautatzen dituen ETEei (enpresa txiki eta ertainak) eta mikroETEei ikusgarritasuna ematea da, kontaktu sarea osatu dezaten eta ekintzailetzaren bidean pausoak ematen jarraitu dezaten.

Ermuko Udalaren kasuan, Hapiick izan da ekitaldi honetan parte hartzeko hautatu den proiektua. Izarra Centren kokatzen da proiektu hori, eta komertzio elektronikoarekin lotutako logistika zerbitzuak eskaintzen ditu. Horri esker, erabiltzaileari bidalketak puntu seguru batean, modu erosoan eta nahi duen unean jasotzeko aukera ematen zaio.

Proiektua gaur asteazkena aurkeztuko da 13:40tik aurrera, ongi-etorri instituzionala jaso ostean. Bertan parte hartuko du Carlos Totorika Ermuko alkateak, Innpulso sareko ko-presidente gisa.

Ermuak, Etxebarrik eta Barakaldok osatzen dute euskal ordezkaritza jardunaldi honetan. Lekushare eta Gembira Tech, S.L. enpresak hautatu dituzte, hurrenez hurren, bi udalerri horiek.

Berrikuntza gisa, aurten Innpulso Sariak banatuko dira hiru kategoriatan: proiektu ekintzaile edo ETE berrintzaileena; etorkizunerako aukera gehien dituena; eta aurkezpen onena duena.

Irabazleak online bozketa baten bitartez hautatuko dira, Innpulso Sarearen webgunean bertan. Proiektu guztiak aurkeztu ostean izango da botoa emateko aukera, eta 17:00ak inguruan amaituko da. Orduan iragarriko dira irabazleak.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte