Arratsaldean Kontu Kontari saioa Lobiano Kultur Gunean

26.04.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean Kontu Kontari ekimenaren laugarren saioa antolatu du larunbat honetarako.

Hunkipuinak eta musika: emozioei buruzko istorioak da ipuin saioaren izenburua, eta 4 eta 8 urte arteko umeei zuzenduta dago. Sorgina Pirulina izango da kontalaria, eta saioa euskara hutsean izango da.

Ekimena Lobiano Kultur Gunean izango da 17:30etik aurrera, eta sarrera doakoa da. Jardueraren garapen egokia bermatu ahal izateko, plaza kopurua mugatua izango da. Halaber, eta etenik ez sortzeko, puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez