Ermua Antzokian 'Ergela' antzezlana ikusgai izango ostiralean
Txalo produkzioak ‘Ergela’ antzezlana dakarkigu Ermua Antzokira aste honetan. Antzezpena ostiral gaueko hamarrak eta laurdenetan izango da. Sarrerak 10 euro balio du eta, jada, aldez aurretik eros dezakegu Kutxabank entitateren webgunean, bere orotariko kutxazainen sarean, Lobiano Kulturgunean eta baita ere ikuskizuna hasi artean takilan bertan. Aktoreak Joseba Apaolaza eta Sara Cozar dira, Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean. Emanaldiak laurogeita hamar minutu irauten ditu eta euskara hutsean da.
‘Ergela’ umorezko komedia edo thriller psikologikoa da. Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina trampa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa misteriotsu batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure tontolapikoa urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin.
Jordi Casanovas dramaturgo kataluniarraren jatorrizko eleberrian oinarritzen da. Martin Agirrek euskaratu du testua.
Lotutako albisteak
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako