‘Lorca’ errezitaldia poesia tailerraren azken saioan

03.05.18
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak antolatutako poesia tailerrean parte hartu duten pertsonek errezitaldia eskainiko dute larunbat honetan, maiatzak 5. Saioa herritar guztientzat zabalik egongo da, eta Lobiano Kulturguneko dantza aretoan izango da 11:00etatik 12:00etara.

Sei saiotan zehar, tailerrean parte hartu duten pertsonek ahotsa eta emozioak landu dituzte, errezitaldiaren bidez olerki baten esanahia nola komunikatu ikasi ahal izateko. Horretarako, Federico García Lorcaren poema originalez baliatu dira.

Ikastaroko partaideek martxoaren 21ean ere eskaini zuten errezitaldi bat, Poesiaren Eguna ospatzeko, eta agerian geratu zen genero honek adin guztietako pertsonengan interesa pizten duela. Oraingo honetan, ikasturteko azkeneko egunarekin bat egingo du errezitaldiak.

“Olerkia kalean zehar dabilen zerbait da, mugitzen dena, gure ondotik pasatzen dena. Gauza guztiek bere misterioa daukate, eta olerkia gauza guzti horiek daukaten misterioa da”. Federico García Lorcaren hitz horiekin emango zaio hasiera errezitaldiari, tailer osoan zehar poeta horren obra landu baita, Maite Lorenzo ekimenaren gidariak azaldu duenez.

“Aurreko bost larunbatetan landutako olerkiak errezitatuko ditugu, eta airera botako ditugu bizia emateko”, adierazi du Lorenzok.

Pertsona guztiak gonbidatuta daude errezitaldian parte hartzera edo ekimenaz gozatzera, eta jarduera amaitzean mikrofono irekia egongo da.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean