Spielbergen ‘Ready Player One’ eta Depardieu-Binocheren ‘Un sol interior’ Ermua Antzokian ikusgai asteburuan
Asteko zineklubak Robert Guediguian zuzendariaren La casa junto al mar filma frantsesa ikusteko parada emango digu. Hiru anai-arreba Marsella kanpoan dagoen familiaren etxean elkartuko dira aspaldiko partez. Denborak aurre egin izanari eta gaztetan aitak erakutsi zien baloreetatik zer gordetzen duten galdetu eta erantzun beharko diote. Kostaldera patera bat iritsi izana errealitatearekiko elementu disruptiboa izango da, aurre egin beharko diotena. Guediguian Las nieves del Kilimanjaro filma onen autore da eta kasu honetan egiten dakiela erakutsi du, lan borrokalari, dotorea da, tarteka tristea baina fondoan optimista eta didaktikoa. Hunkigarria. Protagonistak dira interpretari bikain bi: Ariane Ascaride eta Jean-Pierre Darrousin. La casa junto al mar jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelaniazko azpitituluekin.
Zine komertzialaren txandari larunbatean ekingo diogu, Claire Denis zuzendariaren Un sol interior tragikomedia frantsesarekin. Arratseko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu lehen aldiz. Protagonistak dira bi aktore frantses handi: Juliette Binoche eta Gerard Depardieu. Isabelle ezkondu gabeko ama da, gerora dibortziatutakoa, benetako amodioaren bila jarraitzen duena, nahiz eta aurreko kaleak gainditu behar dituela jakin. Binoche zoragarri dago eta Un sol interior filma sentibera da, amodioaren, pertsonen arteko harremanen eta denboraren presioarengatiko zentzugabekeriak zurruntasunez jasotzen dituenak. Horri guztiari aurre egiteko konponbide bakarra topatu du: barre egitea. Benetako komedia erromantikoaren kontrakoa da. Un sol interior larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Astebururako proposatzen zaizkigun bigarren filma komertziala Steven Spielberg zuzendariaren Ready Player One titulukoa da. Honetan, fikzio-zientzia, teknika eta fantasiarekin zuzendariak duen zaletasuna erakutsiko digu, horrek oso emaitza onak eman baitizkio: encuentros en la tercera fase, Inteligentcia digital edo Minority Report kasuetan bezala. Spielberg bizirik dugun zine legenda da, horrela delarik, ikuskizuna, dibertsioa eta seriotasuna uztartzeko duen gaitasunagatik, filma handiak bestelakoekin tartekatzen dituelako. 2045. urtean gazte bat Oasis izeneko mundu birtualean bizi da, bere garaiki gehienek bezala. Alegia paradoxa ematen da, birtualean izan baitaiteke mundu errealak behar duen salbazioa. Hipnotikoa eta txundigarria. Zine fantastikoa ikusle ororentzat. Begiak kliskatuz gero, galtzeko arriskua duzu. Ready placer one larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Igandean eta haurrentzako saioan marrazki bizidunen Rabbit School titulukoa ikusi ahal izango dugu, arratseko 5etatik aurrera. Max untxi baldar ganberroa da, irakasteko modu xelebreak dituen ikastetxean harrapatua dagoena. Dibertsioa eta fantasia ikusle ororentzat.
Azkenik, gogoratzen dizuegu guztiok oraindik posible dugula hileko bonoa eskuratzea. Maiatzeko azkenak 16,9 euroko prezioa du.
Argibide gehiagorako ikus, Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan