Zortzi gai aztertuko gaur Udalbatzak, Osokoaren Bilkuran
Udalbatza Osokoaren Bilkurara bilduko da gaur arratsean. Bilera apirilari dagokiona da, zeina egun batzuk atzeratu izan den zubia tarteko izan dugularik. Batzar hori, hileko ohikoa izango, publikoa eta herritarrei irekia ohi bezala. Udalbatzak zortzi puntu aztergai ditu gai-zerrendan. Lehena, bilkurakoek gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen edonolako interesik duten adieraztea; bigarrenean martxoko bileraren akta onartzea proposatuko, eta ondorengo bietan Dekretu bidez hartutako erabakien berri emango da.
Hirugarrenean, 2017ko udal Aurrekontuen Likidazioa onartu duen 655/2018 alkate-dekretuaren berri emango. Laugarren, 2017ko aurrekontuaren kreditu-geldikinak aurtengo 2018koari gehitzeko 654/2018ko dekretuaren berri emango da. Jarraian, Adinekoekin Adeitsu diren Hirien IMSERSO eta OMEren sarrekiko Ermuko Udalaren atxikimenduaz erabakiko. Seigarren, ETAren presoen omenezko pankarten inguruan PSE-EE-PSOEk aurkeztu duen mozioa hizpide izango.
Zazpigarren, presazko arrazoiengatik gai-zerrendan puntua sartzeari buruz erabakiko da; 2019an herriko festa eguna zein izango den erabaki behar baitago. Zortzigarren eta azken puntua eskari-galderak dira, izaten edo egiten badira.
Gai-zerrenda eta horren inguruan prestatutako agiri osagarri guztiak –txostenak, eranskinak, eta abar…- Abiapuntu izeneko egoitza elektronikoan dituzue esekita, Gobernu organoen bilkurak/deialdia eta agirien atalean, azken horiek hirugarren leihatilatxoan.
Lotutako albisteak
Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte