‘Fibermua’ sarea egokitu eta handitzeko lane aurrera jarraitzen dute

09.05.18
Erakundea

Zuntz optiko neutro eta ultra azkarreko sarearen jabe den ‘Promosa’ udal sozietateak ezagutzera eman duenez azpiegitura hori egokitu eta handitzeko lanekin aurrera jarraitzen du. Lanak egiten segitzen dute teknikariek abangoardiako osagai berrienak ezartzeko prestaketak egiten, horri esker bere bideragarritasuna bermatu eta telekomunikazio operadore berri eta merkatuan handienak direnak bat egiterik izan dezaten, nahi izanez gero. Hain zuzen ere, egun alta emanda dituzten 1.300 bezeroen hartuneak berrantolatzen ari dira, kutxa bakoitzaren lehenengo lekuetan jartzeko eta bi horiek etiketatzen operadore handi eta garrantzitsuenek, jada, erabiltzen duten sistema estandarrari jarraiki.

Apirileko azken astean hasi ziren egin beharreko egokitzapena egiten, etxebizitzetako portale eta garajeetan jarritako beltz koloreko kutxatan (COT –terminal optikoen kutxa- deritzanetan).

Moldaketa lanak egingo dituzten langileek behar bezala identifikaturik doaz, komunitate bakoitzari aldez aurretik oharra luzatzeaz gain. Bezeroek ez dute ia ezer igarriko, instalakuntza fatxadatik egindako kasuan, eragozpen bakarra, zerbitzuen etenalditxoa izango da, kasurik txarrenean minutu batzuetan seinalea moztu egin beharko delako. Instalazioa ordea eraikuntza barrutik eginikoa den kasuetan, etenak luzeagoak izango dira, ordu bete ingurukoak. Nolanahi ere, eraikin edo portaletara joan aldez aurretik, bizilagunei abisatu egingo zaie, jakinaren gainean egon daitezen.

Maiatzaren 11ra bitartean lanak egingo dira ondoren zehazten ditugun kale eta etxebizitza zenbakietan: Goienkale, 17tik 25era, Santiago 1 eta 4, Karabixa 2, Okin Zuri (2, 4, 5, 7 eta11 portalak), Zerukoa I, (2, 4, eta 6 portalak). Azkenik, Zubiaurre kaleko 18, 20, 22, 26, 28, 30, 31 zenbakia duten eraikinak.

Maiatzaren 14tik 18ra bitartean lanak egingo dira ondoren zehazten ditugun kale eta etxebizitza zenbakietan: Goienkale 27, 29, 31, 33, 35, 37, 41 eta 43 zenbakietan. Gipuzkoa Etorbidea 58, 66, 68. Okin Zuri 1, 5 eta 7. Sakona 1, 2, 3 eta 4. azkenik, Zubiaurre kaleko 32, 34, 36, 40, 46, 48, 50 eta 52 eraikinetan.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian