Komikia sustatzeko liburutegiaren bosgarren kanpaina itxi egin da

09.05.18
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak amaitutzat eman du genero artistiko-literario honen irakurzaletasuna suspertzeko aurtengo kanpaina. Bosgarren urtez jarraian eginiko kanpainak Liburutegiko komiki kopurua eta komikien irakurle kopurua handitzea lortu du.

Urteko lehen lauhileko honetan ekimen desberdinak burutu dira:

Nobedadeetan egindako inbertsioa

Liburutegiko bildumaren %1,4ak osatzen zuen komikiak, 2014ko abenduan kanpaina hauek hasi aurretik. Gaur egun aldiz 1.160 komiki daude, hau da, liburu guztien %3a. Adin-tarteka, 525 komiki daude helduentzat, 169 gazteentzako komikiak dira eta 466 haurrentzakoak. Bilduma hau handitzeak Liburutegiko espazio fisikoan birkokatzea eskatu du, eta horrela sarreran funtsa hau konsultatu eta irakurri daitekeen txoko bat egin da.

Tailerrak

Komikien irakurketaren hastapenei buruzko 4 tailer eta beste 4 ilustrazio tailer burutu dira herriko D.B.H.ko eta Batxilergoko ikasketxeetan., zeinetan D.B.H.ko 4. mailako eta Batxilergoko 267 ikaslek hartu dute parte. Saioak Peru Magdalena idazleak, bertsolariak eta ilustratzaileak eta UPV/EHUko Arte Ederretako irakaslea eta marrazkilaria den Josean Morlesínek dinamizatu zituzten.

Zozketak

Hilean genero honen liburuak maileguan eraman dituztenen artean egileak dedikatutako komikiak zozketatu dira. Horrela, otsailean ” Aitor I. Erañaren ”Freaks”, martxoan Unai Iturriagaren ”Haur besoetakoa” eta apirilean Iñaketen ”Otzi” oparitu dira.

Komikien irakurketa plana

Ikastetxeekin elkarlanean eta irakasleen laguntzaz ikasturtean zehar Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiek komiki bat gutxienez irakurriko zutela adostu zen. Udal Liburutegia arduratu da gela osoko ikasle guztiei titulu berdinaren behar beste ale lortzeaz. Horrela, guztira, 26 titulu desberdinetako 744 ale irakurri dira gaur arte.

Maileguak

Kanpaina honetan komikien mailegu kopurua handitu dela egiaztatu da, iazko denboraldi berean 354 ale mailegatu bait ziren eta aurtengoan 436.

Liburutegiko langileak pozik agertu dira tailerren eta topaketeten balorazio onengatik, eta Liburutegian bertan kanpainak izan duen harrera ona ikusita.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"