Planifikazioaren arabera, ETSko geltokiaren eta tunelaren arteko zubibidea aurrera segitzen du

11.05.18
Hirigintza

Ermuan errei bikoitzeko trenbidedun geltokia eraikitzeko eta herria zeharkatzen duen tren ibilbidea desbideratzeko Euskal Trenbide Sarearen (ETSren) lanek, Izpilla mendixka azpitik sartuz, aurrera jarraitzen dute aurreikusi bezala. Geltoki berria eta Izpilla paraje azpiko tunelarekin bat egingo duen zatia eraikitzeko ekingo diote, Izpilla azpitik Eitzagara arte doan zatiarekin jarraitzeaz gain. Bizkaia Etorbidean kokatzen den eta errepide gainetik pasako den zati hori egiteko egitura metaliko espezifikoa (zinbria) altxa eta prestatu behar dute. Mekano hodia eta zura erabiliz, zeinaren oin eta euskarriak 634-Nazionalaren alboetan jarri beharko dira, espaloia nahiz aparkalekuko beste zatia ere okupatuaz. Afekzioak izango direla eta espaloi hori itxi behar izango direla aurreikusten da.

Zinbria hori altxatu ondoren kofratu eta hormigoia botatako da. Teknikoki bere zailtasuna duen lana da eta segurtasuna bermatzeko neurriak hartu dira. Horrez gain  lanak egingo diren leku horretatik oinezkoei azpitik pasatzeko zati bat utzi zaie. Errepidea ere zabalik mantenduko da eta trafikoak pasatzerik izango du baita. Zuzbibidea hori egiteko 2 edo 3 aste beharko direla estimatzen da. Geltokia eta tunela lotuko dituen zatia eraikitzeko lanak berehala hastea aurreikusten denez, esleipendunak orain aste batzuk atzera beste bi egitura jarri ditu gure herrian; bat Kaltxangon eta bestea autobide sarrera zaharraren parean, kamioiek eta bestelako ibilgailu handiek (garabiek, garraio bereziek, eta abar…) arazorik gabe pasatzeko izango duten gehienezko altuera adierazteko. Egitura horiek beste hiru edo lau hilabetez mantenduko dira -zubibidea amaitu artean-, gehienezko altuera adieraztea derrigorrezkoa delako.

Bestalde, geltoki berriren gunean ere lanek aurrera jarraitzen dute eta gaur goizean bertan langileek Bedintasunaren Pasialeku eta parkearekin bat egiten tarea, zorua, zementoa bota eta prestatzen jardun dute.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean