Edukiontzi sistema berriaren inguruko informazio bulegoa, azken txanpan

11.05.18
Ingurumena

Erdikokaleko 5. zenbakian kokatzen den edukiontzi sistemaren inguruko hiritarren informazio bulegoak astebete barru itxiko ditu ateak. Maiatzaren 18a, ostirala, izango da azken eguna, eta ordutik aurrera, Abiapuntuk jasoko du lekukoa, organikoa eta errefusa jaso ahal izateko txartelen kudeaketa eta kontsulta guztiak bertan atendituko baitira.

800 herritar baino gehiago igaro dira jada Lukre Etxean, Goxo Goxo kafetegiaren aurrean kokatzen den informazio bulegotik. Bertan, edukiontzi marroia (organikoa) eta grisa (errefusa) zabaltzea ahalbidetuko duen txartel elektronikoa jasotzeaz gain, birziklapen kita eskuratu ahal da, otarretxoa, birziklatzeko poltsak eta informazio orria dituena.

Ermuko biztanleriaren %68ak jada izena eman du edukiontzi sistema berrian. Oraindik txartela eskuratu ez duten herritarrek Erdikokaleko bulegora jo dezakete maiatzaren 14tik 18ra, 09:00etatik 15:00etara.

Behin epe hori igarota, maiatzaren 21etik aurrera, astelehena, txartela eta birziklapen kita jaso ez dutenek Abiapuntu arreta bulegotik pasatu beharko dute, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.

Txartel elektroniko berriak orain arte organikoaren edukiontzi marroia zabaltzea ahalbidetzen zuen giltza ordezkatzen du. Edukiontzi horiek aldatu egingo dira maiatzaren 14tik aurrera, errefusa jasotzeko ontzi berdeekin batera. Ordutik aurrera, hondakin organikoak birziklatzeko, beharrezkoa izango da txartela edukitzea. Errefusa jasotzeko edukiontzien kasuan, ekainaren 5era arte, asteartea, zabalik egongo dira, baina egun horretatik aurrera ezinbestekoa izango da txartela izatea.

Gainera, ekainaren 11n birziklatzeko poltsak eskuratzeko bi makina jarriko dira abian, bata Gizarte Zentroan eta bestea San Pelaion.

Sistema berriaren helburuak

Debabarreneko Mankomunitatearen datuen arabera, hiri hondakinen gaikako bilketa %40,40koa da Ermuan, eta errefusarena, aldiz, %59,60koa. Mankomunitateak jarritako helburuari jarraiki, 2020rako %60ko birziklapen tasa lortu nahi da hondakin organikoak, papera, egurra, plastikoa, beira eta metala gaika bilduz, eta 2030erako, aldiz, %65era iritsi nahi da.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan