‘La casa torcida’ eta ‘Bailando la vida’, asteburu honetan Ermua Antzokian

15.05.18
Ermua Antzokia

Lau pelikula berrik osatzen dute aste honetako zine programazioa, eta ohi bezala, osteguneko zineklub saioak emango dio hasiera kartelera berriari. Joachim Trier zuzendari norvegiarraren Thelma pelikula eskainiko da hilaren 17an. Drama psikologiko indartsua da Thelma, ukitu paranormalak dituena, eta bere burua ezagutu eta bere berezitasunak onartu nahi dituen gazte baten ezinegona du ardatz. Dotorea eta erakargarria, pelikula aztoragarri honek izaera erabat eskandinaviarra du. Thelma ostegunean 20:30etik aurrera emitituko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin.

Zine komertzialaren programazioa larunbatean 19:30ean hasiko da Bailando la vida komedia britainiarraren lehen emanaldiarekin. Richard Loncrainek zuzentzen duen filmak Timothy Spall, Imelda Staunton eta Celia Imrie bezalako aktore beterano ingelesen lan bikainak aurkezten ditu. 40 urtez ezkonduta egon ostean, bere senarra bere lagunik onenarekin dabilela ohartuko da Sandra. Hori horrela, Bif ahizpa nagusiarengana joko du laguntza eske, eta haren alboan, Sandrak bizitza beste modu batera bizitzen ikasiko du. Bailando la vida larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Asteburuko bigarren pelikula komertziala Agatha Christie idazlearen La casa torcida lanaren moldaketa izango da. Glenn Close, Julian Sands eta Gillian Anderson ditu protagonista Gilles Paquet-Brenner zuzendariaren lanak. Aristides Leonides patriarka greziar diruduna modu arraroan hil ostean, bere bilobak detektibe pribatu batengana joko du, etxera ekarri eta kasua ikertu dezan, hiltzaileak beste norbait hil baino lehen. Antzezlan ukituak dituen trama harrigarriari eta superprodukzio britainiarren luxuari esker, La casa torcida oso pelikula gozagarria da. Filma larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango da ikusgai.

Igandeko haurrentzako saioari dagokionez, 17:00etan El príncipe encantador animaziozko filma eskainiko da. Shrek ezagunaren ekoizleek endreduzko komedia dibertigarri honek Philipperen abenturak kontatzen ditu: itxura erakargarriko printze gazteak topatzen dituen emakume guztiak maitemintzen ditu, eta erreinuarentzat ondorio txarrak ekarriz, bihotza apurtzen die guztiei.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo ezazu Ermua Antzokiaren mikrositera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu