Gazteentzako irakurketa klubaren amaiera Patxi Zubizarreta idazlearekin

15.05.18
Udal Liburutegia

Udal liburutegiaren gazteentzako irakurketak lubak bihar izango du ikasturteko azkeneko saioa, eta bertan izango da Patxi Zubizarreta idazlea.

Euskaraz nahiz gazteleraz irakurtzeko zaletasuna duten 9 eta 11 urte arteko neska-mutilek osatzen dute irakurketa kluba. Bertan, ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurtzen dituzte, ondoren guztien artean komentatzeko. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin lotura duten bestelako ekintzak ere burutzen dituzte. Saioak Onintze Goitiz idazleak dinamizatzen ditu.

Hilabete honetan Patxi Zubizarretak idatzitako “Bakarrik eta Buztangabe” (Pamiela) liburua irakurri dute partaideek, eta oporrak era harrigarrian hasten dituzten neskatoari eta katuari gertatzen zaiena komentatzeko aukera izango dute.

Klubaren denboraldi berria

Irailean irakurketa kluben ikasturte berria hasiko da. Interesa duten pertsonak hil horren hasieran Liburutegitik pasa daitezke, 943179212 telefonora deitu edo e-mail bat bidali euren datuekin biblioteca@udalermua.net helbidera. Ekintzak doakoak dira, baina plazak mugatuak dira; ondorioz, parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez