'La Novena' konpainiak 'Cuadros de amor y humor al fresco' antzezlana aurkeztuko du

16.05.18
Ermua Antzokia

Eibarko La Novena antzerki taldeak Cuadros de amor y humor al fresco obra antzeztuko du ostiral honetan, maiatzak 18. Ermua Antzokian izango da ikuskizuna, 20:30etik aurrera.

Antzezlana zortzi sketch edo istorio labur independentek osatzen dute, eta eguneroko errealitateko egoerak aurkezten dira, umore ukituarekin landuta, eta zuzeneko musikaren laguntzaz kontatuta. Istorio guzti horiek komunean duten puntu bakarra umorea da, eta ‘koadro’ bilduma anitz horrekin barre egitera eta maitasunaren izaera ezberdinen inguruan gogoeta egitera gonbidatuko gaituzte.

Bajarse al moro eta La estanquera de Vallecas lanen egile den José Luis Alonso de Santos autoreak idatzi du antzezlan honen testua, eta Ernesto Barrutiak zuzentzen du ikuskizuna. La Novena antzerki taldea, aldiz, Ikasten elkartearen barne dago, eta Debabarrenako Esperientzia Eskolako ikasle ohiak batzen ditu.

Ikuskizunerako sarrerek 8 euroko prezioa dute, eta Ermua Antzokiko leihatilan bertan eskuratu ahalko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako