Bi urte bete ditu Teknotekak: ia 600 erabiltzaile inskribatuta eta 8.000 sarrera dituen zerbitzua

18.05.18
Ekonomi Sustapena

Ermuko Teknotekak zabaldu zenetik bi urte beteko ditu maiatza honetan. Zerbitzuak oso harrera ona izan du erabiltzaileen artean eta herritarrek oso egoki baloratzen dute, datuetatik antzeman daitekeenez: ia 600 pertsona inskribatuta baititu eta 24 hilabeteko ibilbide honetan azpiegituran 8.000 sarrera zenbatu baitituzte erabiltzaileek. Teknoteka 60 metro karratuko areto bakarrarekin zabaldu Izarra Centre eraikineko bigarren solairuan, egun jada ikasketa eta ikerketarako diren 250 metro karratuko aretoak erabiltzen dituelarik. Azpiegitura horietara biltzen eta bertaratzen dira ehunka erabiltzailek, duten lekua laugatik biderkatu eta handitu ondoren bi urte hauetan.

Teknotekak urte guztian zehar ordutegi zabala izanen badu ere, azterketa garaian luzatu egiten dena, eskari handiago eta erabilera luzeei erantzuteko. Hori horrela, ekaina bukatu artean zerbitzua egunean 17 orduz jarraian zabalik egonen da, -asteko 7 egunetan- astelehenetik igandera, goizeko 7etatik gauerdira artean. Gainera, ikasturte amaierari begira azterketa garaian 40m2 areto bat gehiago izango dute ikasleek banaka eta isiltasunean erabilgai, Izarra Centre eraikin bertan, 3. solairuan.

Teknoteka erabili ahal izateko, interesdunak 16 urte baino gehiago eduki behar ditu, Euskal Herriko edozein liburutegi publikoki kide izan eta ikasten –trebatzen- edo ikertzen egon. Azpiegiturara sartzeko txartel pertsonala eta besterenganatu ezina behar du interesdunak, hori udal Liburutegian edo Izarra Centreren bulegoetan eskatu behar duelarik.

16 urtekotik gorakoentzako zerbitzua; sartzeko inskribatuta egon eta txartel pertsonal elektronikoa dutenak

Teknoteka 2016ko maiatzean aurkeztu eta zabaldu genuen ikerketarako eta lan-taldean jarduteko gune moduan; ikasi eta ikertzeko gune berezia, non ikasle eta enpresek harremanetan jarri eta elkarrekin gauzak egin ahali zango duten. Lekua eta zerbitzuaren xedea hortaz, ikasle eta enpresek bat egin, elkar ezagutu eta harremanetan hasteko, ekintzaile eta enpresa diren aldetik, elkar lanean jarduteko prozesu naturalari jarraiki, udalak abiatzen dituen ekimenak oinarri hartuta.

Zerbitzuak dituen ezaugarri eta ordutegi zabalagatik horren funtzionamendu ona eta baliabideen kontrola erabiltzaileen gain dago hein handi batean, pertsona gehienek ardura gain hartu eta zuzentasunez jokatuz. Jarrera eta jokaera zuzen horiek oso eskertzekoak dira, mantentzeko erantzukizuna guztiona izateaz gain, instalazioak propiotzat hartu eta zaintzeko ardura bere egin dutenaren erakusle.

Udala lanean jarraitzen du Teknoteka eta bere edukiak dinamizatzen jarraitzeko, ekintzailetza eta enpleguarekin zerikusia duten trebakuntza, informazioa edo ekitaldi zehatzak eskainiaz. Erabiltzaileek proposamenak eginez edo antolatutakoetan parte hartzerik izan dezaten. Hori horrela, prestakuntza eta enpleguko edozein jarduera edo edukiekin interesaturik egonez gero, jar zaitez harremanetan arduradunekin, 943 17 91 51 telefonora deituz edo dl@udalermua.net postontzira idatziz.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren