Amaitu dira liburutegiko gazteentzako irakurketa klubak

18.05.18
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak maiatzean amaitutzat eman ditu ikasturte honetako gaztetxoentzako bi irakurketa klubak, bai paperekoa eta baita irakurketa digitalekoa ere.

Irakurketa klub hauek euskaraz eta gazteleraz eta bi euskarrietan irakurketaz gozatzen duten 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek osatzen dituzte. Parte-hartzaileek ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurtzen dituzte, ondoren guztien artean komentatzeko, eta gainera sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk ere burutzen dituzte.

Ikasturte honetako saioak Onintze Goitiz idazleak dinamizatu ditu.

Papereko irakurketa klubeko partaideak hilero asteazken batean batu dira, eta irakurritako eta komentatutako liburuak ondorengo hauek izan dira:

  • Lutxo Egiaren Atzeraka nabil
  • Juan Kruz Igerabideren Irribarrea zabaltzeko ipuinak
  • Peio Añorgaren Barruko leihoa
  • René Goscinnyren El pequeño Nicolás
  • Toti Martínez de Lezearen Nur eta magia kanpamentua
  • Luke Pearsonen Hilda y el gigante de medianoche
  • Alaitz Olaizolaren Txiukue
  • Patxi Zubizarretaren Bakarrik eta Buztangabe

Klubak maiatzaren 16an, asteazkena, izan du bere azken saioa, eta bertan izan da Patxi Zubizarreta idazlea.

Bestalde, irakurketa klub digitaleko partaideek liburutegiak mailegatutako tabletak erabili dituzte, eta hilero larunbat batean bildu dira, saioetan bertan irakurtzeko, euskarri teknologikoak erabiltzeko eta ikus-entzunezko esperientziaz gozatzeko. Irakurketak deskarga fidagarria eta legala eskaintzen duen eLiburutegia plataformatik ekarri dira.

Denboraldi berria

Irakurketa kluben denboraldi berria irailean hasiko da. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete aurrez aurre liburutegian bertan, 943 17 92 12 telefonoan edo email biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan. Ekintza guztiak doakoak dira, baina plaza mugatuak dituztenez, parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman behar da.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat