Amaitu da helduentzako irakurketa kluben denboraldia

21.05.18
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak bukatutzat eman ditu urrian batzen hasi ziren helduentzako euskarazko eta gaztelerazko irakurketa klubak.

Aurten ere, aurreko urteetan bezala, irakurritako liburu banaren egileekin topaketa egin da talde bakoitzean. Horrela, Kattalin Miner eta Katixa Agirre idazleak Ermuan izan ziren pasatu den apirilean euren liburuen irakurleekin biltzeko eta liburuez hitz egiteko.

Ikasturte honetan zehar, gaztelerazko irakurketa taldean honako liburuak irakurri dira:

  • Poemas escogidos – Adam Zagajewski
  • Partir – Lucía Baskaran
  • La dama del perrito – Anton Chejov
  • La guerra no tiene rostro de mujer – Svetlana Alexievich
  • El extranjero – Albert Camus
  • Los futuros imperfectos – Óscar Alonso
  • Los turistas desganados – Katixa Agirre
  • El africano – J.M.G. Le Clézio

Bestalde, euskarazko irakurketa taldeak honako obrak irakurri ditu:

  • Erantzuna haizen dabil – Patxi Zubizarreta
  • Txernobil txiki bat etxe bakoitzean – Ander Izagirre
  • Gela bat norberarena – Virginia Woolf
  • Zenbat lur behar ditu gizon batek – León Tolstoi
  • Gerrak ez du emakume aurpegirik – Svetlana Alexievich
  • Lasai, ez da ezer gertatzen – Ana Malagón
  • Nola heldu naiz ni honaino – Kattalin Miner
  • Zorion klandestinoa – Clarice Lispector

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen dute irakurketa kluba. Bileretan komentatu, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi eta obraz, gaiaz eta idazleaz hitz egiten da, topaketa horiek ikasteko eta sozializatzeko gune bihurtuz.

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua baita. Irailean euskarazko, gaztelerazko, frantsesezko eta ingelesezko irakurketa klubetako denboraldi berriari hasiera ematea aurreikusten du liburutegiak. Interesatuek izena eman dezakete liburutegian aurrez aurre, bertako 943 17 92 12 telefono zenbakira deituta edo biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzita.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez