‘Un lugar tranquilo’ eta ‘Handia’ filmekin amaiera emango dio Antzokiak zine denboraldiari

22.05.18
Ermua Antzokia

Ermua Antzokia uda aurreko zine programazioari amaiera emango dio aste honetan, irailera arte etena eginez. Nolanahi ere, oraindik zeri kusi izango dugu, proposamen onak bildu dituelako azken asterako. Osteguneko zineklubean ‘El Cairo Confidential’ proiektatuko dugu, jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. 2017ko produkzioa da, Tarik Salehek zuzendutakoa, berak idatzitako gidoia oinari hartuta. Polizi thrillerra da, kritika ona keta sari ugari jaso dituena, esterako: nazioarteko filma onenarena Sundance jaialdian; urrezko galburua eta zuzendri eta gidoi onenarenak Valladolideko Semincin; atzerriko film onena Cesar sarietan eta 8 izendapenenetatik 5 sari Suediako Guldbagge deritzanetan. Noredin ustelduriko detektibea da, polizi gisa etorkizun oparoa izango duena. Bere nahi behinena aberastea da, ongia egitearen ordez. Nile Hilton hotelera bidaltzen dute emakume lirain bat gorpu agertu delako. Hildakoaren identitatea, El Cairo hiriburuan dituen goi mailako harremanak eta bestelako aspektuek, Noredin erabaki garrantzitsuak hartzera behartuko eta. Bide batez, bere burua ezagutzeko. Iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertzialaren txanda larunbat arratsean iritsiko, lehen aldiz John Krasinski zuzendariaren ‘Un lugar tranquilo’ tituluaren emanaldiarekin. Lan iparamerikarra da, aurtengoa, berri-berria eta estreinoa. Terrore eta fantasiaren generoaren barne dago, thriller psikologikotzat har daitekeena. Aktoreen artean Emily Blunt, John Krasinski, Millicent Simmonds, Noah Jupe, Cade Woodward, Leon Russom eta Doris McCarthy ditugu. Jende artetik oso urrutik dagoen landetxe batean, mendebaldetik etorritako familia batek presentzia arraro baten jazarpena bizi du. Espeziak entzuten ez bazaitu ezin harrapatu, hortaz, isilik! Thriller bikaina da, Emily Bluntek protagonizatzen duena. Larunbat gaueko 10etan igande arratseko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, Jon Garaño eta Aitor Arregi bikoteak zuzendutako ‘Handia’ titulukoa da. Denboraldian zehar arrakasta behinena lortu duena. Goya galan sari sorta ederra eskuratu zuen, hamar garaikur lortuta. XIX. Mendean kokatzen den drama bat da, Lehen gerrate Karlistaren ondoren. Aktoreen artean aurpegi euskaldun ezagunak ditugu: Ramón Agirre, Eneko Sagardoy, Joseba Usabiaga, Aia Kruse, Iñigo Aranburu eta Iñigo Azpitarte. Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Gipuzkoako bere etxera itzuliko da, eta han, harrituta, bere anaia gazte Joakin ohikoa baino askoz ere handiagoa dela aurkituko du. Mundu osoak Lurreko gizon handiena ikusteko ordaindu nahi izango duelakoan, bi anaiek bidaia luze bati ekingo diote, Europan zehar. Bidean, anbizioak, diruak eta ospeak betirako aldatuko dute familiaren patua. Benetako gertakarietan oinarritutako istorio bat. 10 Goya sari irabazi eta gero, Ermua Antzokian Handia ikusteko aukera berria Ermuan Bagara ekimenaren barne, euskara hutsean, gaztelaniazko azpitituluekin. Handia ikusgai larunbat arratseko zazpi eta erdietan; igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.

Azkenik, igande arratseko 5etan eta haurren saioan, marrazki bizidunen ‘Leo Da Vinci. Mona Lisa misioa’ ikusteko parada izando dugu. Esan bezala, animazioko pelikula da, familia osoaren gozamenerako eta euskaraz proiektatuko duguna. Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gazte bat, Mona Lisarekin maitemintzen da. Lisak etxea galduko du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio. Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra. Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan