Palestinarren jazarpen eta erasoak gaitzetsi ditu Ermuak

23.05.18
Erakundea

Ermua Udalbatza eratzen duten sei alderdi politikoek aho batez “Israelek herri palestinarren aurka eginiko erasoa gaitzesteko adierazpen instituzionala” onartu du. Bozemaileen Batzordea bart goizean bildu zen ezohiko bilerara, astero udalean egiten Informazio Batzordearen ondoren. Organoa ados izan zen, PSE-EE-PSOE, EAJ-PNV, EH Bildu, PP, Se puede Ermua Ahal da eta Irabazi alderdien bozemaileak alde bozkatuta.

Erakunde adierazpen horrek lau puntu ditu eta hitzez-hitz honakoa dio:

Iparramerikarren Israelgo enbaxada Jerusalemera eramateagatik protesta eginez, herri palestinarrak ibilaldiak egin ditu azken aste hauetan duela hirurogei urte jasaten ari diren Nakba-krisialdi humanitario eta giza-eskubideenaren urtemuga oroitzeko. Maiatzaren 14an, Israelen errepresioa protesta bakezale honen kontra odoltsua izan da, 59 pertsona hilik, horietatik 6 adin txikikoak, eta oraingoz 2.700 zauritu utzi zituela. Zauritu horien erdia egiazko munizioz gertatu dira eta 130 pertsona egoera larrian daude. UNRWAren arabera, Gazako ospitaleetan mediku-taldeak gaindituta daude eta zazpi egunerako erregaia besterik ez dute ebakuntzak egiten jarraitzeko.

Eraso horren aurrean, Ermuko Udalbatza kideen iritzia ondorengoa da:

  1. EEBBetako enbaxada Jerusalemera eramateagatik protesta egiteko ibilaldian zeuden milaka palestinarren kontra armada israeldarrak erakutsitako biolentzia erabat gaitzestea. Ekintza horren ondorioz 59 pertsona hilda eta milatik gora zaurituak gertatu dira, lurralde okupatuetan 2014tik hona izan den gertaera odoltsuenetakoa delarik.
    Halaber, Ermuko Udalak herritarren giza-eskubideak errespetatzeko eskatzen dio Israeldar Estatuari.
  2. Bere doluminak eta elkartasuna adierazten dizkie zuzenean zein zeharka erasanak izan diren pertsona guztiei.
  3. Palestinarren protesten kontra armada israeldarrak egindako eraso odoltsu eta sortutako biktima ugarien ondoren, Ermuko Udalak bat egiten du Nazio Batuek eta Europar Batasunak, eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek -nazio eta antolakundeak barne- Gazako mugan Israelen biolentzia geldiarazteko egin duten deialdiarekin, zibilen artean biktima gehiago sor dezakeen beste edozein neurri eragotziz.
  4. Palestinar Estatuaren Aintzatespenari buruz 2014ko azaroaren 26an Diputatuen Kongresuak hartutako erabakia berresten du.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua