Banarte Antzerki Taldeak ‘Dudas razonables’ aurkeztuko du Ermua Antzokian

23.05.18
Ermua Antzokia

Abadiñoko Banarte Antzerki Taldeak Dudas razonables antzezlana taularatuko du ostiral honetan. Obra erakargarri eta etengabea honetan, hilketa baten inguruan erabakia hartu behar duen herri-epaimahai baten deliberazioa erakusten da, gazte bat bere aita labanaz erail izanaz akusatua izan ostean.

Kausaren bistan zehar aurkeztutako frogek eta hilketaren lekukoek gaztea erruduntzat hartzen dute. Hasieran ebazpen erraza duen kasua dirudien arren, aurreneko bozketan desadostasuna adierazten du epaimahaiko kidetako batek, eta eztabaida sortuko da. Gertaeren, frogen eta testigantzen analisiak hasierako ziurtasunak “arrazoizko zalantzak” bihurtuko ditu.

Zineman, antzerkian nahiz telebistan askotan moldatutako Twelve Angry Men gidoian oinarritzen da obra, Reginald Rosek 1954an idatzitako testuan, alegia. Oraingoan, Javier Liñerak zuzentzen du antzezlana, eta Rafael Herce arduratu da moldaketak egiteaz.

Dudas razonables ostiral honetan antzeztuko da, maiatzak 25, 22:15etik aurrera Ermua Antzokian. Gutxi gorabehera 90 minutuko iraupena du antzezlanak, eta sarrerak 8 euroren truke eskuratu daitezke Giglon eta Atrápalo webguneen bitartez edota, obra hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu