Amaitu dira liburutegiko literatura topaketak

24.05.18
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak amaitutzat eman du liburuak eta euren idazleak ikastetxeetako neska-mutilengana hurbiltzeko programa.

Urtero burutzen diren topaketa horien helburua liburua idatzi duenaren gertutasunaren eta bizipenen bitartez gaztetxoak irakurtzera bultzatzea da, idazleek euren esperientzia partekatzen baitute ikasleekin. Aurtengoan, 8 eta 12 urte arteko 180 umek parte hartu dute ekimen horietan.

Topaketak otsailean hasi ziren Xabier Olaso idazlearen eskutik. Olaso Eskolabarrin izan zen Iker eta ikerkaria liburuaz (Ibaizabal-Edelvives) mintzatzera Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin.

Txabi Arnal ermuarrak ere parte hartu du ekimen honetan, eta Ongarai Eskolako 4. mailako ikasleengana gerturatu zen Desclée de Brouwer argitaletxearen bitartez kaleratutako Kroa-kroa! Kroaziako printzesa liburuaz hitz egiteko.

Anaitasuna Ikastolako liburutegian, aldiz, 4. mailako ikasleek Aitor Aranarekin izan zuten topaketa Gaueko ortzadarra (Ibazabal-Edelvives) liburua hobeto ezagutzeko.

Eta azkenik, duela egun batzuk, San Lorenzo Ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleek Seve Callejaren bisita izan dute, Bakarnek ez du lagunik liburuaren inguruan mintzatzeko.

Ekintzari etekinik handiena atera ahal izateko, ikasleek aldez aurretik liburuak gelan irakurri eta landu dituzte.

Liburutegiak eskolekin koordinatzen ditu topaketa hauek urtero, eta ezinezkoak izango lirateke Ibaizabal-Edelvives argitaletxearen laguntzarik gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez