Herriko kolektiboentzat diru-laguntzen deialdia zabaldu du Udalak

25.05.18
Erakundea

Ermuko Udalak 2018. urterako diru-laguntzen deialdia iragarri eta zabaldu du herriko elkarte eta kolektiboek garatzen dituzten jarduera, programa eta proiektuak gauzatzen laguntzeko. Deialdi orokorrak hamaika atal edo diru-laguntza lerro biltzen ditu, eta guztira 236.339 euroko aurrekontua izango du Udalak.

Deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 100. zenbakian argitaratu da ostiral honetan, maiatzak 25, eta hogei egun naturalez egongo da zabalik datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 28. Oinarriak betetzen dituzten herriko klub, elkarte, talde eta entitate guztiek bete dezakete eskaera, eta kasu guztietan, laguntzak lehiaketa bidez bideratuko dira, norgehiagoka araubidean eta hainbanaketaren prozedurari jarraiki.

Deitu diren diru-laguntza lerroak eta bakoitzak jasotzen dituen diru kopuruak honakoak dira:

  • Ingurumena: 7.200 euro elkarteetako kideek edota ikastetxeek ikerketak, tailerrak, analisiak eta landa-lanak dituzten ingurumen-jarduera ezberdinak burutu ahal izateko eta horiek bultzatzeko.
  • Gizarte-ekintza: 8.000 euro Ermuko irabazi asmorik gabeko elkarteek bazterketa arriskuan dauden edo bizitza osoa izateko arazoak izan ditzaketen kolektiboen kalitatea hobetzeko jarduerak egin ditzaten.
  • Nazioarteko lankidetza: 58.650 euro, batetik, Hegoaldeko herrialdeen garapenerako lankidetza proiektuak burutzeko eta, bestetik, Ermuan sentsibilizazio kanpainak egiteko.
  • Gizarte-ekintza eta gizarte-osasuna: 13.000 euro Ermuko irabazi asmorik gabeko elkarteek bazterketa arriskuan dauden edo bizitza osoa izateko arazoak izan ditzaketen kolektiboen kalitatea hobetzeko jarduerak egin ditzaten, batez ere, gizarte-osasunaren arloan.
  • Hezkuntza: 20.367 euro ikastetxeetan garatzen diren gizarte eta prestakuntza programak edo jarduerak diruz laguntzeko, batez ere, ikastetxeen euren proiektua garatzen laguntzeko, prestakuntza jarduera osagarriak lantzeko edota hezkuntza teknika berriak sustatzeko esperientzia berriak bultzatzeko.
  • Kultura-Gazteria: 54.470 euro irabazi-asmorik gabeko kultur talde eta elkarteek garatutako urteko proiektuak edota unean-unean garatzen diren eta ermuarrentzako udal programazioari ekarpenen bat egiten dioten kultur jarduerak diruz laguntzeko.
  • Aukera berdintasuna: 12.000 euro edozein eremutan, zuzenean zein zeharka, Ermuan garatzen diren gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren arloko programak edo jarduerak finantzatzen laguntzeko, baldin eta beren jarduera gizon eta emakumeek arteko ezberdintasunak desagerraraztera zuzentzen bada.
  • Euskara: 11.700 euro gizarteko arlo ezberdinetan euskararen erabilera eta benetako presentzia bultzatzen duten programa garrantzitsuen garapenerako.
  • Kirolak:

Eskaerak maiatzaren 28tik aurrera, astelehena, aurkeztu ahalko dira Abiapuntuko bulegoetan (astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara) edo Internet bidez Udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bitartez. Dokumentazio osoa, eskaera orria eta informazio guztia eskuragarri egongo da datozen egunetan iragarki-ohol digitalean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua