Asteburuan bere XLIII. eguna ospatuko du Txindurri taldeak
Ermuko Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak asteburu honetan ospatuko du urteroko “Txindurri Eguna”. Kultur elkarte honek 40 urte baino gehiago daramatza ospakizun hori antolatzen, eta aurtengoa ekainaren 2an hasiko da, larunbata. Dantza poteoak emango dio hasiera jaiari, 12:30etik aurrera Orbe Kardinala plazatik abiatuta. Festak arratsaldez izango du jarraipena, 19:00etatik aurrera, Ermuko Txindurri Taldeko helduen taldeen erakustaldiarekin. Jarraian, 19:30etatik 21:30etara, ''Gau Argi'' taldearen erromeriak alaituko du herriko plaza, eta segidan, 21:30ean, ohiko larraindantza egingo da plazan bertan.
Txindurri Egunaren XLIII. edizioak igandean jarraituko du, ekainak 3, 11:00etatik aurrera San Pelaio plazatik abiatuko den kalejira alaiarekin. 12:30ean, haurren eta gaztetxoen dantza erakustaldiaren txanda izango da Orbe Kardinala plazan. Gero, parte-hartzaile guztiak bazkari autogestionaturako bilduko dira 14:00etan, eta jaiari amaiera emateko, TTipìka taldeak erromeria alaia eskainiko du 17:00etatik aurrera.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu