Zuntz optikoko udal sarean zerbitzu etena izandako bezeroek konpentsatu egingo ditu Ermuak
Udal sarean zerbitzuak kontratatuak dituzten bezero bakoitzari 5€ra arteko konpentsazioa egingo die ‘Promosa’ udal sozietate publikoak
Hurrengo hileko erreziboan konpentsazio eta deskontua adierazita izanen dute Adamo, Esanline, Nubip edo Sarenet enpresetako bezeroek
Ermuan dugun zuntz optikoko udal sare neutroan zerbitzuak eskaintzen dituzten telekomunikazio operadoreekin kontratua duten eta azken asteburuko ordu batzuetan adar nagusiko kablean edo banaketa egiteko dagien beste batean mozketa izanagatik etena jasan zuten bezeroei 5€rainoko konpentsazioa egingo die ‘Promosa’ udal sozietate publikoak. Konpentsazioa 2 edo 3 eurotakoa izan daiteke kasuan kasu eta hurrengo hileko fakturak egingo zaie, bertan “Promosak aplikaturiko deskontua” izeneko xehetasunaz.
Jasandako matxuraren arabera kopuru bat zein bestea deskontatuko zaie, igande arratsaldetik astelehen goizaldera bitartean bezero diren 1.300 herritar guztiek kontratatua duten zerbitzurik gabe –etxeko telefono finkoa, ADSL routerra edo TBa gabe- izan baitziren, sarea hautsi ondoren. Horiek guztiak 3 euroko deskontua izango dute hurrengo hileko fakturan, Adamo, Esanline, Nubip edo Sarenet enpresetako bezero izanagatik. Bestalde, Gipuzkoa Etorbidea kalean eta 6. eraikinetik 54ra bitarteko etxebizitzetakoek 2 euroko konpentsazio gehigarria izango dute, konexioak egiteko erabiltzen diren armairuetan (nodoan) beste matxura bat izan eta larunbat arratseko hainbat ordutan ez zutelako zerbitzurik eduki.
‘Promosa’ Sozietate Publikoak –etxeko telefonoa, datuak, Internet, datuak sarean gordetzea, TBa, eta abarren zerbitzuak kontratatzen dituzten telekomunikazio operadore ezberdinei bezero bakoitzeko kobratzen dieten kanonaren %30a da 5€ arteko konpentsazioaren kopurua
Ermuan dugun zuntz optikoko udal sare neutroa, proiektu bakana da Espainia guztian: singularra jatorritik, baita kontzeptu eta kudeaketan ere
Ermua da horrelako azpiegitura bat duen udalerri bakarra. Udalak muntatu zuen 5 milioi euro inbertituta, sarea udalerriko auzo, etxebizitza eta industrialde guztietara iristen delarik, baita ondoan dugun Mallabia herrira ere bai. Proiektua estrategikotzat jotzen da eta enplegu eta industri ehuna dibertsifikatzea helburu duen ekimen baten barne dago, herriko enpresei bizirauten eta lehiakorrak izaten laguntzeko, egungo beharretara moldatzeko aukerak izan ditzaten, talentua erakartzeko eta gazteriak herrian bertan bizi duen 3.0 gizartean lana izan dezatela errazteko. Hori horrela abiadura eta ahalmen handiko Internet beraien guztien esku jarri dugu, bideokonferentziak egiterik edo on lineako web-gune edo merkataritza garatzerik izan dezaten.
Proiektua gauzatu dugu, jakin bagenekielako gure biztanle kopurua ikusita ezin ginatekeela pasibotasunez estatuko nahiz nazioarteko operadore handi eta indartsuaren inbertsioaren zain egon, horrelakoek epe laburrean nahi izaten dutelako errentagarritasuna jaso, dirua irabazteko duten asmoa zerbitzuaren eta kudeaketaren gainetik jartzen baitute, kalitatea alde batera utzita.
Herriko zuntz optikoaren proiektua bakarra eta berezia da, jatorritik bertatik. Zerbitzua kudeatzeko kontzeptua bera ere partikularra da, kalitatearekiko eta gardentasunarekiko duen konpromisoari jarraiki ‘Promosa’ udal sozietatea matxura gertatu zela, horren arrazoia zein zen eta hori lehenbailehen konpontzeko medio guztiak jarri zituelarik, asteburua izan arren ordu batzuetan altxatuz eta bere onera ekarriz. (Herri guztian zerbitzua behera etorri zen maiatzak 27ko igande arratseko laur eta erdietatik astelehen goizaldeko 4rak bitartean).
Matxura eta gorabehera oso ohikoak dira arrazoi anitzengatik sare guztietan
Zuntz optikoko udal sare neutroa zabalik dago estatuko telekomunikazio operadore guztientzat, betidaniko ezagunen eta handientzat nahiz hasi berri edo alternatiba direnentzat. Hori merkatu liberalizazioaren adierazle garbia da, lehiakortasun sano eta eraginkorra izan dezagun, azken kontsumitzailearen mesetan. Kontsumitzaileak erabaki dezan dituen beharrei erantzuteko gehien komeni zaiona. Aukera hori badugu Ermuan, baina ez gainerako herrietan.
“Honelako matxurak oso ohikoak dira, uste baino sarriago ematen direnak, azpiegitura askotan eta kable lerro bakoitzak bere –airekoak nahiz lurrazpikoak- beren ezaugarriak izanen dituzte, gauza on eta txarrekin” adierazi du Hiria, hirigintza eta zuntz optikoko eskudun den Juan Carlos Abascal alkateordeak. Honen esanetan, “beste enpresa eta kudeatzaileek aldiz ez dituzte ezagutzera ematen ez eta inolako zailtasunik aitortzen eta, jokabide horri jarraiki, ez dizkiete bezero eta zerbitzu kontsumitzaileei inolako konpentsaziorik egiten gorabeherak edo etenak dituztenean”. Aldiz, hori ez da gure kasua, gure kezka baitira pertsonak eta horien gogobetetzea, zerbitzuaren eta gure bokazio publikoaren jomuga direlako” gehituz.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren