'Aquarius' ontziko errefuxiatuak hartzeko eskaini da Ermua

14.06.18
Erakundea

SOS Mediterranée Gobernuz Kanpoko Erakundearena (GKEarena) den eta Mugarik gabeko Medikuak (MGMak) darabilen ‘Aquarius’ itsasontzian dauden 629 immigranteetatik batzuk hartzeko prest dago Ermua. Pertsona horiek Mediterraneo itsasoan erreskatatu zituzten adierazitako erakundeek hainbat operaziotan eta aipatu itsasontzian hainbat egun daramatzate Italiak eta Maltak beren portuetan gelditzeko baimenik eman ez dietelako. Ermuko Udala prest pertsona batzuk hartzeko eta laguntza emateko prest dagoela jakinarazi die eskutitzez estatuko Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako udalerri eta Probintzien Federazioari, dituen baliabideak (pisua) eta larrialdi egoerei aurre egiteko udalerrian aurreikusita dauden laguntzak. Azken orduko berrien inguruan, MGMak jakinarazi du ‘Aquarius’ Cerdeñako kostaldearen uretan dagoela, Espainiarako bidean.

Gure udala harrera eginen duten udalerrien sareko kide da 2015eko irailaz geroztik, Siriako krisialdi humanitarioaren unerik larriena eman zenean. Une horretan, Ermuak bere baliabideak eskaini zituen eta familia siriar bat ere hartu zuen denbora batez, Gurutze Gorria erakundearen bitartez. Herriko udala prest izanaren eta eskaintzaren berri eman du eskutitzez eta estatuko gobernuari bidalitakoan, alkateak hausnarketa egin du “arrazoi ezberdinengatik beren lurraldeetatik alde egitera eta arrisku larriak jasatera behartuta dauden pertsonen drama denbora luzez luzatzen dela” idatziaz. Udala ados agertu da “Aquarius’ itsasontsian erreskataturik eta asilo beharrean dauden pertsonak atenditzeko” hartu duen erabakiarekin, “pertsona errefuxiatu horiek Europan beren bizitzari berrekin dezaten laguntza eskaintzeko” lagundu dezakeela azpimarratuz.

Mezuak azkenik, honakoa dio: “harrera lekuetara dagozkion izapide eta kudeaketaren ondoren, immigranteetako pertsona batzuk hartzeko prest gaudela Ermuan”.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte