‘El tanguito de mamá’, larunbat honetan Ermuan
Kukulan Antzerki Taldeak El tanguito de mamá antzezlana aurkeztuko du larunbat honetan, ekainak 16, Ermua Antzokian. 22:15etik aurrera hasiko den ikuskizunean, hiru zatitan banatutako bakarrizketa piano kontzertuz mozorrotuta datorkigu.
Ernesto Barrutia aktore eibartarra Ernesto Lecuona bihurtuko da; kritikaren arabera, Kuban izan den musikaririk garrantzitsuena. Lecuona gaixorik iritsi zen Tenerifera bere aitaren memoriarekin berriro bat egitera. Mutiko bat baino ez zenean hil zen bere aita irla horretan. Bere ibilbide arrakastatsuak eta izaera umil bezain itxiak desadostasunez eta agurrez betetako eta, batez ere, bere erroen eta munduan duen tokiaren bila pasatutako bizitza ezkutatzen dute.
Emozio horiek guztiak bere musika mestizoan islatzen dira, erdi kubatarra eta erdi espainiarra baita. Bertan, bere bizitza kontatzen du kronologikoki, eta inoiz izan ez zuen baina oroimenean mantentzen zuen aitaren irudiak eragin handia izan zuen.
Bere jaioterri eta babesgunea, Kuba, atzean utzi behar izan zuen Lecuonak, egoera soziopolitikoa zela medio, eta azken bidaia introspektiboa egin zuen bere haurtzaroa, arrakasta profesionalak eta bakardadea eta, azken finean, gizakiok maitatuak sentitzeko dugun behar unibertsal eta berariazkoa errepasatzen dituen elkarrizketa ireki eta benetakoaren bitartez.
Ion Ugarrizak idatzitako testuak eta Robert Oviedo pianojoleak zuzenean jotzen duen Lecuonaren musikak erdibana osatzen dute El tanguito de mamá.
90 minutu inguruko iraupena du obrak, eta larunbatean 22:15ean hasiko da. Sarrerak Ermua Antzokiko leihatilan bertan eskuratu ahalko dira 8 euroren truke.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan