1.600 pelikula eta 600 audioliburu eskuragarri eLiburutegian

22.06.18
Udal Liburutegia

eLiburutegia liburu digitalen deskarga errazten duen Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko plataforma 1.600 pelikula eta dokumentalez eta 600 audioliburuz osatutako katalogoa eskaintzen hasi da. Material horiek deskargatu ahal izateko baldintza bakarra Ermuko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitako bazkide izatea da.

Pelikula eta dokumentalak streaming bidez ikusi edo ordenagailuan, telefono mugikorrean edo tabletan deskargatu daitezke. Deskargatuz gero, 72 orduko epea izango da artxiboak ikusteko, eta denbora hori igarotzean, ez dute funtzionatuko.

Kalitate handiko pelikula eta dokumentalak eskaintzen ditu egun katalogoak, eta datozen hilabeteetan material kopurua areagotzen joango da. Katalogorako sarbidea eLiburutegia plataformaren bidez egiten da, erabiltzaile zenbakia edo liburutegiko bazkide zenbakia sartuz eta bazkide txartela egiterakoan liburutegian bertan ematen duten pasahitza zehaztuz.

Zerbitzua martxan jartzeko, gainera, pertsonaren jaiotze data eta helbide elektronikoa agertu behar dira liburutegiko bazkide fitxan.

Pasahitza ahaztu duten pertsonek edo katalogoan sartzeko eta deskargak egiteko arazoak dituztenek liburutegiarekin harremanetan jar daitezke 943 17 92 12 telefono zenbakira deituz edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikora idatzita.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez