‘Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ ekimeneko azkeneko saritua

25.06.18
Udal Liburutegia

Amaitu da Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren hamabigarren edizioa. Pasatu den martxoaren 20tik maiatzaren amaierara arte abian izan da programa Ermuan, eta udal liburutegiak, Euskal Birusa elkarteak eta Maribel eta Xiripot liburu-dendek elkarlanean eraman dute aurrera.

Kanpaina honen helburua irakurzaletasuna bultzatzea da, eta herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegina azpimarratuz eta liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatuz. Ekimenak parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak emanez, eta liburua opari bihurtzera gonbidatzen du.

Apirilean eta maiatzean, ekimenean parte hartu duten pertsona guztien artean 30 euroko txekeak zozketatu dira, herriko liburu-dendetan erabili ahal izateko. Maiatzeko sariduna Ziortza Aguirregomezkorta izan da.

Aurten 47 herritan izan da martxan ekimena. Aurreko edizioetan frogatu denez, kanpainak eragin positiboa izaten du herritarrek herriko liburutegian egiten duten euskarazko liburuen mailegu kopuruan. Izan ere, egitasmoaren helburuetako bat horixe da, euskaldunak liburutegi publikoen erabiltzaile bihurtzea. Era berean, ekimenak liburuen salmentan izaten duen eragina kontuan hartzekoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"