Udaltzaingoaren Araudia eguneratu eta egokitu ondoren, hasierako izaera onartu berri da

26.06.18
Hiritarren Segurtasuna

Udalbatzak egindako azken Osoko Bilkuran hasierako izaeraz onartu zuen Ermuko Udaltzaingoaren Araudia, genuena eguneratu eta Euskadiko Udaltzaingoen antolamenduari eta funtzionamenduari aplikagarri zaizkion esparru-arauak ezartzen dituen maiatzaren 5eko 58/2015 Dekretuak xedatutakora egokitu ondoren. Aipatu Araudiak 8 tituluk osatzen dute, garapenean 55 artikulu izanik eta, baita ere, bi xedapen gehigarri, 1 indargabetzaile eta beste 1 azken xedapena. Agiriak aldeko 14 bozka jaso ditu (6 PSE-EE-PSOE; 3 EAJ-PNV, 2 Se puede Ermua Ahal da, 2 PP eta 1 Irabazi) eta EH Bildu taldeko 3 zinegotzien abstentzioa. 

Araudi horren xede da Ermuko Udaleko Udaltzaingoa arautuko duten jarduketa- eta funtzionamendu-irizpideak ezartzea. Herrian araudia izan bagenuen, 1989ko irailean behin-betikoz onartu zena. Orain hori oinarri hartu, eguneratu eta 58/2015 Dekretuak esandakoari egokitu zaio, hori egiteko gehienez ere hiru urteko epea ezartzen baitzuen indarrean sartu izanaz geroztik.

Toki Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, Ermuko Udaltzaingoaren Araudia hogeita hamar (30) egun baliodunez jendaurrean erakutsiko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (122. zenbakikoan, 2018ko ekainaren 26koan) eta udalaren web-gunean, zehazki bere iragarki oholean eta Arau-lanketaren arrastoa izaneko atalean, iragarkia argitaratuz, denbora horretan pertsona eta erakunde interesdunek beharrezko alegazioak aurkez ditzaten. Horretarako eskuragai izango dituzte egun horietan bai espedientea eta bai araudia bera Ermuko Udaleko Hiritarren Segurtasunerako Alorrean bulego-ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko