Imagen
Emakumeen Topalekua bisitatu dute hiri udalekuetako neska-mutilek
28.06.18
Hezkuntza
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle diren gaztetxoek udalak duen eta Aukera Berdintasunerako alorrak kudeaturiko Emakumeen Topalekua bisitatu dute gaur goizean. Taldea Eremu akademiak antolatutako udalekuetan parte hartzen ari da. Taldeek instalakuntza, bere historia, funtzioak eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen berri zehatza jaso dute.
Ondoren, Berdintasunaren paseo eta Martxoaren 8ko plaza ezagutzera joan dira. Azken plaza horretan, kolore anitzeko koreografia egin dute, ‘Pirritx, Porrotxen eta Mari Motots’ pailazoen Marimore pieza kantatuz eta dantzatuz guztiek batera, begiraleen gidaritza eta laguntzarekin . Taldeek mural anitz pintatu dituzte eta baita aurpegiak ere, sexu-afektibotasun askatasuna aldarrikatzeko egunean.
Lotutako albisteak
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du
Imagen
13.01.26
Helduen Heziketa Iraunkorreko zentroak matrikula berrirekiko du
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako
Urtarrilaren 26tik otsailaren 7ra, bigarren lauhilerako