Txapligua bota aurreko jai egunei hasiera emango, txarangen arteko jokoek

16.07.18
Kultura eta Gazteria

Txarangen arteko jokoei hasiera ofiziala emango diegu gaur Ermuan, herriko jaietako hiru egun nagusiei hasiera eman aurretik jokatzen direnak. Programak bi joko iragartzen ditu gaurko; harraren eta jatorrizko bekatua deritzaten jokoekin. Bi horiek herriko Orbe plazan gauzatuko dira arratsaldeko 7etatik aurrera. Jardueraren antolatzailea Txarangen Batzordea da.

Egitarauak gaurko iragartzen duen bigarren jarduera D’capricho bikote kubatarraren kantaldia da, zeina gaueko hamarrak eta erdietan hasiko den martxoaren 8ko plazaren eszenatokian. Jarduera Komite Internazionalistak antolatu du.

Jokoek aurrera jarraituko dute biharkoan; artaburu bilketa eta sokatira probekin

Biharko asteartean egitarauak jarduera gehiago ekarriko dizkigu. 2 urtetik 9ra bitarteko gaztetxoek antzezpena izango dute Martxoaren 8ko plazan, arratseko 5etatik aurrera. Karrika Antzerki taldeak ‘Lujindar Ahizpak’ tituluko obra eskainiko du. Jarduera Euskal Birusa elkarteak antolatu du.

Arratsaldeko 7etatik aurrera txarangen arteko jokoak herriko plaza nagusian aurrera jarraituko dute artaburu bilketa eta sokatira probekin.

Egunari amaiera emango dio Bertso Jaialdiak. Gaueko hamar eta erdietatik aurrera, Martxoaren 8ko plazako oholtzan. Parte hartuko dute Issa Intxausti, Txaber Altube, Beñat Ugartetxea, Gorka Pagonabarraga, Maialen Akizu eta Malen Amenabar bertsolariek. Gai-jartzaile lana Unai Rodriguezek eginen du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu