Liburutegiak ikasturte berrirako jarduerak aurkeztu ditu

03.09.18
Udal Liburutegia

Ermuko Udal liburutegiko 2018/2019 ikasturteak berrikuntzak dakartza irakurzaletasuna sustatzeko eta hedapen kulturaleko jardueren alorrean. Haurrentzako, gazteentzako, helduentzako zein familientzako ohiko jarduerez gain, nagusientzako 2.0 irakurketa tailerra ere antolatuko da aurtengoan. Halaber, irakurketa klubetako programazioari helduentzako komikien irakurketa kluba gehituko zaio, eta helduentzako elkarrizketa filosofiko tailerra ere izango da.

Astelehenetik ostiralera bitartean burutzen diren ekimenak urriko lehen astean hasiko dira. Horien artean daude  euskarazko, gaztelerazko, ingelesezko eta frantsesezko irakurketa klubak, baita helduentzako komikien irakurketa taldea ere. 9 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzako papereko irakurketa kluba ere urrian hasiko da, nagusientzako 2.0 irakurketa tailerrarekin eta elkarrizketa filosofiko tailerrarekin batera. Hilabete horren bukaeran, gainera, ingelesezko eta frantsesezko mintzapraktika taldeak hasiko dira.

Bestalde, urrian izango dira larunbatetan burutzen diren ekintza hauen lehenengo saioak:

  • Liburu Baby Kluba, 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko irakurketa klub hirueleduna (ingelesez, euskaraz eta gazteleraz). Umeak heldu batekin egongo dira.
  • Leyendo y aprendiendo, 0 eta 4 urte bitarteko umeei zuzendutako gaztelerazko irakurketa kluba. Umeak heldu batekin egongo dira.
  • ''Mintzoan kux-kux'' haurrentzako euskarazko irakurketa kluba. Bi talde dira, 3 eta 5 urte bitarteko umeena eta 6 eta 8 urte bitarteko umeena. Heldu batekin batera parte hartuko dute.
  • Irakurketa klub digitala tabletekin 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzat. Irakurzaletasuna suspertzea, euskarazko haur literatura eta bere egileak ezagutzea eta teknologia berrien, irakurketaren eta kulturaren arteko harremana azaltzea dira helburuak.
  • Idazketa sortzailearen gaineko tailerra, gazteleraz, 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua. Bertan lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landuko da norberaren espresioa lortzeko bidean.
  • Olerki tailerra. 16 urtetik gorako olerkizaleek parte hartu ahal izango dute ekintza honetan.
  • Counting with Fingers neska-mutilei zuzendutako tailer ludiko-didaktiko elebiduna (euskara-ingelesa) matematikak era desberdin eta dibertigarrian ikasteko.

Urriko asteburutan izango dira, era berean, ipuin kontaketako lehenengo saioak, Arratsaldean kontu kontari (euskaraz) eta Story Time (ingelesez). Ipuin kontaketak ikusteko plazak mugatuak diren arren, ez da beharrezkoa izena ematea.

Gainontzeko jardueretarako izen-ematea egun gutxi barru zabalduko da. Informazio gehiago lortzeko liburutegian galdetu, biblioteca@udalermua.net helbidera idatzi edo 943 17 92 12 telefonora deitu daiteke.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez