Hizkuntza anitzetako irakurketa klubetan izena emateko epea zabalik

04.09.18
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak helduen irakurle-kluben aukera mantendu eta euskarazko, erdarazko, ingelesezko eta frantsesezko klubetan izena emateko epea zabaldu du.

Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Kasu guztietan saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.

Aurreko ikasturteko egutegia mantenduko da, beraz, euskerazko saioak hileko lehen astelehenean izango dira dira, arratsaldeko 19:30etik 21:00etara, ingelesezkoak hileko lehen asteartean 19:00etatik 20:30etara, gaztelaniazkoak hileko lehen asteazkenean 19:30etik 21:00etara eta frantsesezkoak hileko lehen ostiralean 18:00etatik 20:00etara. Euskarako eta gaztelerako irakurketa klubak hilean behin bilduko dira. Ingelesekoa eta frantsesekoa, aldiz, bi hilean behin. Ekimen hau Lobianon Kultur Gunean egingo da eta urriaren lehenengo astean hasiko da.

Irakurle-klubeko partaideek urrian, azaroan eta abenduan hikuntza ezberdinetan irakurriko dituzten liburuak ondorengoak dira:

  • Euskaraz: “Errusiar diskoteka” (Vladimir Kaminer), “Postariak bi aldiz deitzen du beti” (James J. Cain) eta “Bihotz handiegia” (Eider Rodriguez).
  • Gaztelerazko taldean: “La tercera virgen” (Fred Vargas), Letren Asturiasko Printzesa Saria 2018, “El antropólogo inocente” (Nigel Barley) eta “Las chicas” (Emma Cline).
  • Ingeleseko taldean: “Gilead (Marilynne Robinson) urrian eta “Under the Greenwood Tree” (Thomas Hardy) abenduan.
  • Frantsesezko lehenengo irakurgaiak “N''oublie pas d´être heureuse” (Christine Orban) eta “Robe de marié” izango dira.

Doako jarduera, hizkuntza aukeran eta partaide kopurua mugatua

Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako.

Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, nahiz eta aurreko denboraldietan parte hartu izan, Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa).

Tokiak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira taldeak osatu arte.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat