Zuntz optikoko sarea egokitzeko lanak irailean amaituko dituela aurreikusten du PROMOSAk

05.09.18
Erakundea

Zuntz optiko ultra azkarraren jabe den Promosa udal sozietate publikoa azpiegitura hori egokitzen eta horretan osagai berriak ezartzeko lanekin aurrera jarraitzen du, abangoardia eta punta-puntako elementuei esker telekomunikazio operadore integral berriak sartzerik izan daitezen, Internet, TB, etxeko nahiz eskuko telefonoa lineak bezeroei eskaini ahal izan diezaieten. Sarea ultra azkar hori egokitzeko lanak irailean amaituko dituela aurreikusten du PROMOSAk.

Atika enpresak, ingeniaritza eta zerbitzuen nahiz telekomunikazio sareen gaineko aholkularitza eskaintzen duenak, lanen koordinazio du gain hartuta, lana egiten kontrataturiko enpresatako langileak dabiltzalarik. Abuztuan zehar ‘Nodoak’ –konbexioak egin eta seinalea banatzeko erabiltzen diren armairuak- egokitu dituzte nagusiki, lan horrek eraginik handiena izan baitu sarean, etenak eraginda denbora edo ordu batzuetan. Etenak lanegunetan egin dira, goizeko 9etatik arratsaldeko 5etara bitarteko lan orduetan. Lanak egingo zituzten kale eta auzoetan informazio oharrak ipini dira aldez aurretik, gora-behera horien berri eman ahal izateko. Eta noski, eragindako eragozpenak barkatzeko eta lankidetza eskatzeko ermuarroi. Lanik gehienak abuztuan egin izan dira, opor garaia izanda biztanle, bezero eta abonatu gutxiagori ukituko zitzaiolakoan.

Sarearen egokitze eta zabaltze kanak bukatzeko, etxebizitza eraikinen kanpoaldean dauden hainbat kutxatan lan egingo dute, etxebizitzen portale barrukotik pasa baitira uda honetan, horiek moldatzeko.

Hemendik aurrerako lanak non egingo diren aldez aurretik iragarriko du sozietateak, udal webgune honetako iragarki-oholean eta portaletan oharra argitaratuaz. Lanen azken txanpan sartuta gaudenez gero, sozietateak pazientzia pittin bat eta guretik jartzeko eskatzen digu, guztiok bat eginez lehenbailehen eta modurik onenean bukatu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte