Liburutegiak pertsona nagusientzako 2.0 irakurketa tailerra eskainiko du

05.09.18
Udal Liburutegia

Udal Liburutegiak ekintza egitarauan ekimen berri bat gehitu du, 60 urtetik gorako pertsonei zuzendutako 2.0. irakurketa tailerra. Helburua pertsona hauek irakurketa digitaleko munduan murgiltzea da. Honetarako tabletak erabiliko dira, mundu digitala ezagutarazten lagunduko dutenak, sarean dauden tresna desberdinak deskubritzen, egunkari digitalak, blogak, bitakorak, eta abar. Izen-emate epea hasita dago eta irailaren 28ra bitartean mantenduko.

Beste helburu batzuk irakurzaletasuna sustatzea eta nagusiak Liburutegiko zerbitzuetara hurbiltzea dira.

Tailerra urritik abendura izando da. Guztira ordubeteko sei saio izando dira, ostegunetan, Lobiano Kultur Gunean. Bi ordutegi aukeratu ahal izango dira: 10:00etaik 11:00etara eta 11:00etatik 12:00etara.

Gizarte arloko eta informatika arloko profesionalek osatutako Burology Ermuko enpresak emango dute tailerra.

Ekimena doakoa da, baina plaza mugatuak daudenez aldez aurretik izena eman behar da.

Izena eman nahi dutenek, Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira edo bertako biblioteca@udalermua.net e-postontzira idatzi eta euren datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia irailaren 28a baino lehen harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa). Interesatu kopurua  plaza baino handiagoa izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek. Onartutakoen zerrenda Liburutegiko mikrositean urriaren 2an, asteartean, iragarriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez