Liburutegiak komikien irakurketa kluba antolatu du
Udal Liburutegiak komikien irakurketa sustatzearen aldeko apustuarekin jarraitzen du. Testuinguru honetan helduentzako irakurketa kluben programa handitu du literatura genero honi dedikatutako irakurketa kluba antolatzen. Ekimen hau Liburutegiak azkenengo bost urteetako lehen hiru hilekoan antolatu duen ekintzen osagarria. Programa honi esker genero literario honen irakurketaren indizea nabarmen igotzen lortzen ari da.
Aldez aurretik liburu edo irakurgai bera irakurri duten 15 edo 20 lagunek osatzen duten irakurle-kluba. Irakurleek testuaz mintzatzeko biltzen dira, iruzkinak egin, iritziak eman, irakurketan bizitakoa adierazi, obraren testuinguruaz mintzatu, gaiaz, autoreaz, eta abarrez hitz egiteko. Klubak ikasteko eta sozializatzeko gune dira batez ere.. Liburutegiaren egitekoa partaide guztientzat liburu edo testuak lortzea eta banatzea izango da. Kasu guztietan saioak pertsona adituek dinamizatzen dituzte.
Irakurketa klub honetako saioak hileko lehen asteartean izango dira, aldaketaren bat Salou, 10:99etatik 20:30etara, Lobiano Kultur Gunean. Data zehatzak urriaren 2a, azaroaren 6a eta abenduaren 11 izango dira. Kike Infamek dinamizatuko ditu saioak.
Urrian eta azaroan komentatzeko aurreikusitako komikiak “Arrugas” (Paco Roca) eta “La balada del Mar Salado” (Hugo Pratt).
Doako jarduera, hizkuntza aukeran eta partaide kopurua mugatua
Jarduera doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, onar daitekeen partaide kopurua mugatua delako.
Parte hartu nahi duten pertsona guztiek, nahiz eta aurreko denboraldietan parte hartu izan, Liburutegira deitu behar dute, bertako 943179212 telefono zenbakira edo bertako biblioteca@udalermua.net postontzi elektronikora idatzi eta datu pertsonalak bidali (izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa). Tokiak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira taldeak osatu arte.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean