Zine genero aniztasuna ezaugarri izango asteburuan Antzokiak drama, thrillerra eta komedia

11.09.18
Ermua Antzokia

Zine aste berri bat hastear gaude. Osteguneko zine-klubean Gus Van Sant zuzendari amerikar ospetsuaren azken lana proiektatuko dugu: No te preocupes, no llegará a lejos a pie titulua duena. Errealizadore berarenak dira Mi Idaho privado, El indomable Will Hunting edo Mi nombre es Harvey Milk lanak. Van Sant Estatu Batuetako zine independentearen zuzendari onenetakoa dugu. Oraingo honetan John Callahamen bizitza kontatzen duen biopic-arekin datorkigu. Johnek auto istripua eduki eta paraplegiko geratu zen, aurrera jarraitzeko adorea marrazkian aurkitu zuelarik, karikaturista ospetsua bihurtzeraino. Filma on honen aktore protagonistak Joaquin Phoenix eta Rooney Mara dira, denbora eta tonua nahasten dituen muntai harrigarri eta irudimen handiko lan honetan. No te preocupes, no llegará lejos a pie ohikoa dugun iluntzeko zortzi eta erdietan eskainiko dugu, jartorrizko bertsioan eta gaztelerazko azpitituluekin.

Larunbatean eta zine komertzialaren atalean, Nos vemos allá arriba tituluko lan frantsesa proiektatuko dugu arratseko zazpi eta erdietan. Zuzendaria Albert Dupontel da eta filmak oinarri du Pierre Lemaitrek idatzitako eleberri ospetsuan. Kritika eta ikusleen artean oso harrera ona izan du, 5 Cesar sari –Espainiako Goya sarien baliokide- lortu dituelarik. Lehen Mundu gerraren ostean gudan izan diren soldadu bik, izugarrizko iruzurra eginen dute 20. hamarkadako Frantzian; ikusgarri bezain arriskutsua izango dena. Luxuzko filma da, estiloz beterikoa, garaiko bizia bikain erakusten duena; oso egoki kontatzen eta zeharo harrapatzen zaituen istorioaren mesedetan. Interpretazio lana bikainak ditu, Dupontel eta Nahuel Pérez Biscayart aktoreenak esaterako. Nos vemos allá arriba filmak hunkitu, apasionatu, kezkatu eta itsutu egingo gaitu. Filma bati ez dakioke gehiago eskatu. Hau igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 8.30etan ere ikusteko aukera izanen dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Ocean’s 8 thriller ipar amerikarra izanen da, Gary Rossek zuzendutakoa. Aurrekoen ereduari eta osagaiei jarraitzen dio Ocean’s titulluak: lapurreta, iruzurra, thrillerra generoa eta umorea uztartuaz. Oraingo honetan, kontua korapilatu egingo da, protagonistak 8 emakume direla ahantzi gabe. Aktoreen artean Sandra Bullock, Cate Blanchett, Anne Hathaway eta Helena Bonham Carter ditugu, besteak beste. Danny Oceanen ahizpak –Debbiek- mendeko lapurretarik handiena egiteko erabakia hartu du, New Yorken urtero ospatzen den Met galaren ekitaldian. Lehenengo urratsa ekipo onena biltzea izango da… taldekideak hautatuaz. Filma abila eta entretenigarria da, aurrekoen bideari jarraitzen dioena, interesa aktoresa ospetsu eta garrantzitsuei esker areagotuz. Ocean’s 8 larunba gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Zine komertzialari erreparatuaz gero, inprimatu eta banatu berri ditugun esku programetan akatsa dagoela aitortu beharrean gaude, asteburuko filma eta horien ordutegian nahastu baitira. Ocean’s 8 larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 8:30etan proiektatuko dugu. Aldiz, Nos vemos allá arriba larunbat arratsaldeko 7:30etan eta igande gaueko 10etan eta asteleheneko 20:30etan, hurrenez hurren. Kontutan hartu!

Igande arratseko emanaldian, arratseko 5etan, ostalari beldurgarri eta dibertigarrienekin berraurkitzeko aukera izanen dugu; Hotel Transilvania 3 tituluarekin, zeina 3D emanen dugu.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan