Olerki tailer berrian parte hartzeko izen-ematea zabalik dago
Liburutegiak irakurzaletasuna sustatzeko programaren barnean Maite Lorenzo aktore eta deklamazioan adituak emango duen 16 urtetik gorakoei zuzenduriko olerki tailerra antolatu du.
Tailer honetan emozioak eta ahotsa landuko dira hitzaren bidez olerkien esanahia komunikatzeko. Aukeratutako olerkiaren eta egilearen munduan sakonduko da ikuspegi berezi bat emanez, beti ere egilearen jatorrizko testua errespetatzen.
Aldi berean emoziak landuko dira, olerki bakoitzari dagokion doinua ematen eta haziera pertsonala eta olerkiaren gozamena errezitazioaren bidez bilatzen.
Olerki tailer honek hamazortzi orduko iraupena izango du, urritik maiatzera bitartean gauzatuko baita hamabi larunbat goizetan, larunbateko ordu t’erdiko saioaz. Lobiano Kultur Gunean egingo da, goizeko 10:30etik hamabietara bitartean. Aurreikusitako data zehatzak ondorengoak dira: urriaren 6an, 20an eta 27an, azaroaren 17an eta 24an, abenduaren 15ean, otsaileran 2an eta 16an, martxoaren 9an eta 23an, apirilaren 6an eta maiatzaren 4an. Tailerrean landutako olerki eta materialeekin errezitaldi bi egingo da.
Doako ekintza da, baina plaza mugatuak daudenez izena eman behar da irailaren 28a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Eskaerak plazak baino gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta aurreko urteetan parte hartu ez duten pertsonek eta Ermuan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Onartuen zerrenda Liburutegiko webgunean urriaren 3an iragarriko da.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat