Gazteentzako irakurketa klubetan izena emateko epea, zabalik

13.09.18
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak 9 eta 11 urte bitarteko neska-mutilentzako 2 irakurketa klubetan parte hartzeko izen-emate epea ireki du.

Papereko irakurketa

Lehenengoa paper formatuan izango da, eta honen helburua euskaraz nahiz gaztelaniaz irakurtzea atsegin duten lagun taldea sortzea da. Ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak irakurri ondoren guztien artean komentatuko dira. Gainera, sormenarekin eta literaturarekin zerikusia duten beste ekintza batzuk burutuko dira.

Guztira zortzi saio izango dira urritik maiatzera bitartean. Hilean behin asteazken batean bilduko da kluba, Lobiano Kultur Gunean, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara. Saioak urriaren 17an, azaroaren 14an, abenduaren 19an, urtarrilaren 16an, otsailaren 3an, martxoaren 13an, apirilaren 10ean eta maiatzaren 15ean izango dira. Sei saiotan euskarazko liburuak komentatuko dira, eta beste bietan gaztelaniazko liburuak. Aurrekusitako lehenengo irakurgaiak Uda bat Senegalen (Lur Gallastegi), Abbadiaren sekretua (Fernando Morillo) eta ¡La sopa! (Quino) dira.

Jardueraren dinamizatzailea Onintze Goitiz idazle eta ipuin-kontalari bilbotarra izango da.

Euskarri digitaleko irakurketa

Bigarren irakurketa kluba digitala izango da, eta adin tarte bereko neska-mutilei zuzendua dago (9, 10 eta 11 urte). Honen helburuak irakurketa aktiboaren eta sormen-dinamiken bitartez, eta betiko jarduerak eta teknologia berrienak baliaturik, sormena, autokontrola, autoestimua, enpatia, gaitasun sozialak eta batez ere automotibazioa bizkortzea eta sendotzea dira.

Saioetan, parte-hartzaileek tablet bana izango dute euren eskura, liburutegiak eskainita, ekintza desberdinak burutu ahal izateko. Askotariko ipuinak eta esperientziak izango dira bidaide. Modu zabalean landuko da irakurketa (testuala eta ikus-entzunezkoa), istorioek gugan izan dezaketen magia eraberritzeko eta suspertzeko.

Irakurketa klub digital hau urritik maiatzera bitartean burutuko da, ordu t’erdiko hamaika saiotan, bi saio hilean. Bilerak larunbat goizean izango dira, 10:30etik 12:00etara, eta Fernando Morillo idazleak gidatuko ditu. Data zehatzak honakoak dira: urriaren 6an eta 27an, azaroaren 17an,  abenduaren 1ean eta 15ean, urtarrilaren 19an, otsailaren 2an eta 23an, martxoaren 9an, apirilaren 13an eta maiatzaren 11n.

Izen-emateak

Bi jarduera horietan parte hartu ahal izateko, liburutegian bertan, biblioteca@udalermua.net helbidean edota 943 17 92 12 telefono zenbakian eman beharko da izena, honako datuak emanez:  izen-abizenak, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data, ikastetxea, telefonoa eta amaren edo aitaren helbide elektronikoa.

Irakurketa klub digitalerako irailaren 28a baino lehen eman beharko da izena; papereko irakurketa taldearen kasuan, urriaren 11a arte egongo da zabalik epea.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"