Uretako eta Eibarko Uniren biribilguneak lotzen dituen errepidea zabaltzeko prest

15.09.18
Erakundea

Bizkaiko Diputatu Nagusiak, Unai Rementeriak, datorren astelehen goizeko 10etan lan bisita egingo Ermura Ekonomi eta Lurralde Garapen diputatuarekin, Imanol Pradalesekin, batera saihesbidearen azken zatiko bidea aurkezteko. Politikariek bide berri hori ofizialki noiz ireki eta erabiltzen hasiko garen iragarriko digute, irekiera berehalakoa izanen delakoan.

Errepide berri horrek amaiera emango dio Ermuarentzat diseinaturiko Hegoaldeko Saihesbidea deritzana eta kamioi ugari hirigunetik kanpo aterako ditu.

Errepide berriak bide zatiak 700 metroko luzera du eta Ermuko saihesbidetzat diseinatu zen lehen zatia itxi eta bukaera emanen dio. Ureta mendi gainetik hartuta eta Eibarko saihesbideraino eramango gaituen errepide horrek hiru errei izango ditu, Donostiara noranzkoan jaitsierako bat eta besti bi gorantz, Bilborako norabidean. Eibarko errotonda horrek Sallabente (Eitza) auzotik Bizkaiko irteera nahiz sarrera, eta Eibarko Amaña auzotik behera datorren Gipuzkoako batzen ditu, laster baten Areitio gainera eta autobideko bidesari kabina berrietara jarraipena emango diguna. Ureta mendi Hegoko zonalde eta biribilgunetik, errepidea beherantz doa Beko errekako ibarretik, AP-8 autopistaren paraleloan Sallabenteko biribilgunearekin lotu arte; Eibarko saihesbidearekin bat egingo duen puntura arte.

Sallabente zonaldeko zatia bart gau eta goizaldean –ostegunetik ostiraleko gauean- asfaltatu dute, baita lurreko seinalean pintatzeko lanak ere. Oraindik erremateren bat edo beste falta den arren, asteburuan egin eta astelehenerako prest izanen dela aurreikusita dago.

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
23.01.26
Hirigintzak irisgarritasuna hobetzeko eta fatxadak birgaitzeko udal-dirulaguntzak abian jarri ditu

Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez eta ‘Abiapuntu’ bulegoan aurkez daitezke, aurtengo azaroaren 30era arte