Ministerioak ematen duen ‘Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria’ izendapena berritu du Ermuak
Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak Zientziaren eta Berrikuntzaren Hiria izendapena berritu die 16 hiri eta udalerriri, tartean, Ermuari. 2010ean eskuratu zuren saria gure herriak, eta 2014an eta 2018an berritzea lortu du.
Ministerioak jakinarazi duenez, izendapena berretsi duten udalerriak, Ermuaz gain, Gata de Gorgos (Alicante), La Solana (Ciudad Real) eta Vilanova del Camí (Bartzelona) izan dira 20.000 biztanletik beherako herrien kategorian. 20.001 eta 100.000 biztanle artekoen mailan, Almendralejo (Badajoz), Avilés (Asturias), Cáceres, Sant Boi (Bartzelona) eta Viladecans (Bartzelona) izan dira sarituak; eta, 100.000 biztanletik gorako udalerrien kategorian, aldiz, Dos Hermanas (Sevilla), Gijón (Asturias), Donostia (Gipuzkoa), Santander (Kantabria), Terrassa (Bartzelona), Valentzia eta Valladolidek lortu dute berrespena.
Ministerioaren saria eskuratzen duten herri eta hiriek Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarea eta Innpulso Sarearen Elkartea (ARINN) osatzen dute. Egun, Ermua da sareko presidentea, Terrassarekin batera. Sarea tokiko politika berritzaileak definitzeko topagunea da, eta helburu nagusiak proiektuak eta esperientziak partekatzea eta herrien artean proiektu berritzaileetan elkarlanean aritzea dira, tokiko politika berritzaileak zehaztu eta zientziaren dibulgazioa garatzeko. 64 udalerrik osatzen dute egun Innpulso Sarea.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian