Haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko klubak zabalik ditu izen-emateak

14.09.18
Udal Liburutegia

Hirugarren urtez udal Liburutegiak eskaintzen du “Liburu Baby Kluba” irakurketa eleaniztuna (euskara, gaztelania eta ingelesa) sustatzeko taldea, biztanleen beharrei eta eskariei erantzuna eman nahian eta joera berriei egokitzeko asmotan.

0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da. Umeek heldu batekin egongo dira eta azken honek jardueran ere parte hartuko du. Saioen ardatza liburua izango da eta helburu nagusiak umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea eta, aldi berean, umeek hizkuntza ezberdinekin, ingelesa, euskara eta gaztelania, lehen harremana edukitzea lortzea da.

“Liburu Baby Kluba”k urritik maiatzera bitartean iraungo du. Hamar saio izango dira guztira, larunbat goizean, Lobiano Kultur Gunean, 11:00etatik 12:00etara. Data zehatzak hurrengo hauek izango dira: urriaren 6an eta 27an, azaroaren 24an eta abenduaren 15ean, urtarrilaren 12an, otsailaren 2an eta 23an, martxoaren 9an, apirilaren 6an eta maiatzaren 4an.

Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.

Doako ekintza da, baina plaza kopurua mugatua denez gero, interesdunek izena eman behar dute irailaren 28a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: umearen izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze data eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Ume kopurua dauden plazak baino gehiago izatekotan, zozketa egingo da partaideak erabakitzeko. Lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta aurreko edizioetan parterik hartu ez dutenek. Onartutakoen zerrenda Liburutegiko webgunean urriaren 3an, asteazkena, iragarriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"