Errepidea asfaltatzeko obren azken errematea Kaltxangon
Campezo taldeak bihar asteartea jarraituko du N-634 errepidea asfaltatzeko lanetan, Ermuko Hegoaldeko Saihesbidearen atal berria zabalik dagoela aprobetxatuz. Obrako enpresa esleipenduna irailaren 18an 09:00etan hasiko da lanean Kaltxangoko biribilgunean.
Sallabenteko biribilgunetik Bizkaia Etorbidera arteko errepide osoa asfaltatzea amaitu ostean, Kaltxangotik 68. kilometrora doan tartea berrituz amaituko du lana Campezok; Areitiora igoeran, Zearrekobuelta eraikina baino metro batzuk gorako bukatuko da obra. Bi eta hiru egun artean iraungo dute lanek, eguraldia lagun bada, betiere, eta egunez bakarrik egingo dira obrak. Horrela, errepide zaharra altxatu, kapa berriak jarri eta lerroak margotuko dira aste honetan zehar.
Bihartik aurrera, Areitiotik Kaltxangora jaisteko erreia itxita egongo da, eta trafikoa zabaldu berri den Hegoaldeko Saihesbidetik desbideratuko da, Sallabenteko biribilgunera arte iristen dena. Garraio publikoan ere eragina izango dute obra horiek, eta ibilbide batzuk aldatu egingo dira aste honetan.
Herritarrei ulermena eta lankidetza eskatzen zaie, eta aldez aurretik barkamena eskatzen zaie obrek trafikoan eragingo dituen afekzioak direla eta.
Lotutako albisteak
Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean