Minbiziaren lasterketa solidariorako dortsalen salmenta hastear, zeina urriaren 21ean korrituko

18.09.18
Gizartea

Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek hirugarren martxa solidarioa eta familiarra antolatu du urriaren 22rako, minbiziaren aurkako ikerketarako dirua bildu asmoz. Biltzen den dirua, hain zuzen ere, BIOEF fundazioan (Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzaren Euskal Fundazioan) Lara Herrera del Val medikuak zuzentzen duen ikerketaren beka ordaintzeko erabiliko da. Ikerketa hori haurren minbiziaren ikerketan erabiliko da “CARs edo antigeno kimerikoen hartzaileak adierazten dituzten NKs zelulen sorkuntza, minbizi pediatriko errefraktarioa tratatzeko” titulua du. Antolatzaileek 3.600 zenbaki –jarraikoak- prestatu eta eskainiko dituzte 6 eurotan bakoitza gaurtik aurrera eta horiek agortu bitartean. Inskribatzen diren pertsonei dagokien zenbakiaz gain elastiko bana ere emango diete. Partaidetza kopuruaren aurreikuspena da, aurreko hiru urteko edizioetako jendetza ikusi eta kontutan hartu ondoren.

Iaz bezala, martxak 3.400 metroko ibilbidea izango du, gure herriko kaleetan zehar betetzekoak. Luzera hori pertsona ororentzat egoki da, nahi duen orok –adin guztietako pertsonak- hartu ahal izango dugu parte pasioan, oinez edo korrika. Hasieratik eta distantzia batera artean kontrolaturiko ibilbidea egingo da. Ez dago mugarik ez eta baldintzarik, borondatea eta gogoa besterik ez dira behar. Esan bezala, 3.600 dortsal edo zenbaki banatuko dira, 6 eurotan bakoitza, hori baita laguntza edo donatiboa. Zenbaki bakoitzarekin elastiko bana banatuko da, berde kolorekoa, letra beltzak dituena.

3.600 dortsal edo zenbaki banatuko dira, 6 eurotan bakoitza

Izen-emateak hartzeari bihartik –irailak 19tik- ekingo diote antolatzaileek merkatu plazan duten lokalean bertan, arratseko 5etatik 7etara bitarteko ordutegian. Printzipioz urriaren 6ra arte izango dira astegunetan arratsero edo, zenbaki eta elastikoak agortu bitartean. Dortsalak arratsaldez salduko dituzten asteazken, ostegun eta ostiraletan, esandako ordutegian. Larunbatetan, aldiz, goizez goizeko 11etatik eguerdiko ordu 1era bitartean.

Martxa urriaren 21eko igandean eginen da, goizeko 11etatik hasita.

Boluntario taldea dabil martxa antolatzeko lanetan, eta zeregin horretan Gaztela Leongo Zentroaren laguntza izango dute ibilbidea zehazteko eta mahaiak muntatzeko eta zintak jartzeko lanetan, besteak beste.

Antolatzaileek, jada, hainbat merkatal etxe eta enpresen laguntza dute, horien berri emanen dutelarik argitaraturiko kartel eta jarduera iragartzaileetan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean