Sortze-idazketa lantzeko tailerra berrantolatu du Liburutegiak

18.09.18
Udal Liburutegia

Irakurzaletasuna sustatzeko programaren baitan udal liburutegiak, hirugarren urtez, 16 urtetik gorakoentzat zuzenduriko sortze-idazketa tailerra antolatu du, zeina Yurre Ugarte idazleak emango duen.

Tailerrean lengoaiaren alde ludiko eta askatzailea landu eta sakonduko dira, norberaren adierazpena bilatu nahian. Idaztea hitzak elkartzea edo bata bestearen atzetik jartzea baino gehiago delako. Idatzizko lengoaia akatsik gabe eta arau guztiak betez erabiltzea ez da nahikoa. Izan ere, urrats bat haratago ematean datza tailerraren helburua, trebatzean eta irakastean sormenezko eran idazteko eta gure ezaugarri pertsonalekin ados datorren adierazpen literarioa lortzeko.

Ariketa praktikoen eta irakurketaren bidez testu literarioak sortzeko modu ezberdinak erakutsiko ditu Miren Yurrek, pertsonaiak eta elkarrizketak sortzeko teknikak, etab.

“Zentzu honetan, asmatzen dituzten testuez gozatzen duten pertsonentzat edo sormenezko eran adierazi eta paper gainean euren sorkuntza eta zirrara guztiak jarri nahi dituzten 16 urtetik gorako pertsona guztientzat aproposa da. Norberak bere adierazpen literarioa du eta tailerrean norberaren era partikular eta besterenezin hori topatzen saiatuko da” adierazi du dinamizatzaileak.

Sortze-idazketari buruzko tailer hau urritik maiatzera bitartean, hamabi larunbatetan, goizeko ordutegia izanen du eta 2 orduko saioak, 11:00etatik ordu 1era bitartean. Lobiano Kultur Gunean egingo da eta aurreikusitako datak ondorengoak dira: urriaren 20an eta 27an, azaroaren 17an eta 24an, abenduaren 15ean, otsailaren 2an eta 16an, martxoaren 9an eta 23an, apirilaren 6an, maiatzaren 4an eta 18an.

Doako ekintza da, baina plaza mugatuak daudenez izena eman behar da urriaren 11a baino lehen Liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituz edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatziz. Datu hauek eskatuko dira: izen-abizenak, Liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia, jaiotze-data telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Eskaerak dauden plazak baino gehiago badira, tokiak zozketa bidez esleituko dira eta Ermuan erroldatutakoek eta aurreko urteetan parte hartu ez dutenek lehentasuna izango dute. Onartutakoen zerrenda Liburutegiko mikrositean urriaren 17an, asteazkenean, ezagutzera emango dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez