‘Leyendo y aprendiendo’ irakurketa kluberako izen-ematea zabalik
Ermuko udal liburutegiak Leyendo y aprendiendo gaztelerazko haurrentzako irakurketa kluba antolatu du hirugarren ikasturtez jarraian.
Jarduera 4 eta 8 urte arteko umeei zuzenduta dago; aipatu beharra dago etxeetara banatu den liburuxkan akats bat egon dela eta 0 eta 4 urte artekoentzat dela iragartzen zela. Haurrak heldu batekin batera egongo dira, eta horiek ere jardueran parte hartuko dute, familiak zeregin oso garrantzitsua baitu umeengan irakurzaletasuna sustatzeko prozesuan. Gurasoek liburuen edukiak seme-alabek ezagutzen dutenarekin, gustuko dutenarekin eta dituen beharrekin lotu ditzakete. Beraz, gomendagarria da gurasoen partaidetza.
Irakurketa klub honetan abestiak eta olerkiak landuko dira eta liburuak erakutsi eta gomendatuko dira. Horien bitartez, irakurketaren munduarekin, irudimenarekin, pentsamenduarekin eta lengoaiarekin jolastu eta euren lehen kontaktuak izango dituzte umeek, era ludikoan eta familiek lagunduta.
Leyendo y aprendiendo urritik apirilera bitartean garatuko da zazpi saiotan, hilean bat, Lobiano Kultur Gunean. Saio guztiak larunbat eguerditan izango dira, 12:15etik 13:15era, eta honako datetan: urriaren 27an, azaroaren 24an, abenduaren 15ean, urtarrilaren 12an, otsailaren 12an, martxoaren 9an eta apirilaren 6an. Jarduera Mestiza Elkarte Artistiko-Soziokulturalak dinamizatuko du.
Ekintza doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, urriaren 19a baino lehen izena eman beharko da liburutegian, 943 17 92 12 telefono zenbakian edo biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoan honako datuak zehaztuz: umearen izen-abizenak, jaiotze-data, liburutegiko bazkide-txartelaren zenbakia eta ama edo aitaren telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
Plaza baino eskaera gehiago izatekotan, tokiak zozketa bidez esleituko dira, eta lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutakoek eta jarduera honetan aurrez parte hartu ez dutenek.
Onartutakoen zerrenda urriaren 24an, asteazkena, iragarriko da liburutegiaren mikrositean.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean